THE HAÇIENDA

Eguneroko ohikeria nazkagarrian sartuta zaudela, bat-batean @wearedotore jaunak dei bat egiten dizu eta Hacienda aipatzen dizu. Galduenentzako, ez gara ari zerga-agentziari buruz, kontzertu areto bati buruz baino, “kontzertu aretoari” buruz agian, berezienetarikoa dena. Whitworth Street West 11-13an kokatuta zegoen bitartean, Manchesterreko Rochdale kanalaren hegoaldean, inspirazio bezala hartu zuten musika estilo ezberdinetako talde askok eta momentu gorena 90. hamarkadan izan zuen.

Gauzak horrela, Accrington Brickez osatutako Whithworth Street Westeko aurrealde kurbatu horren atzean yate biltegi-denda bat zegoen ezkutatuta. 1982a izan zen Rob Grettonek, New Order edo Joy Division bezalako taldeen managerra eta Factory Records zigiluaren kide izan zenak, jabearekin batera, Tony Wilsonekin alegia, The Haçienda erosi eta eraiki zuten urtea.

The Haçienda Manchester.
The Haçiendako festa bat.

Urte berdineko maiatzaren 21ean estreinatu zen eta The Photo Kidek (Ben Kelly) egin zuen diseinua, Sex Pistolsekin lan egin zuen eta atxilotua ere izan zen barne-diseinatzaile famatua (ikus dezakezuenez gauzak heltzear zeuden). Honako egitura zeukan:

  • Goiko pisu bat, non Stage, dantza-pista, arropazaindegia, taberna bat, kafetegi bat eta nola ez, giroa berotzen zuen DJa kokatzen zen balkoia, bezero leialenak gozarazten zituena eta berriak bueltaraztea eragiten zuena.
  • Beheko pisuak “The Gay Traitor” izena zuen, Anthony Blunt historialari eta Sobietar Batasunean Erresuma Batuko informatzailea izan zenaren omenez irekitako coktailbar batez osatua egonik.

Musikaz hitz egin dezagun. Urte horietan New Order, The Bunnymen, Cabaret Voltaire edo The Smiths taldeak zuzenean ikus zenitzakeen bertan. 80 hamarkada da, jendeak Michael Jackson, Phil Collins edo Madonna (84.urtean Haciendatik pasako zena) bezalako izarrak zituen buruan. Nolanahi ere artista berriak ekarriko zituen belaunaldi bat sortzen ari zen, eta horrekin batera entzule edo jarraitzaileak. Noel Gallagher deituriko gazte bat Johnny Marr eta Morrisey bezalakoekin txundituta geratzen zen. Hurrengo hamarkadan Oasis jaio izana ez da kasualitate hutsa, horretarako Haçiendak erru apur bat izan zuela ziurtatu dezakegu.

hooligans against acid casual connosieur
Hooligans against acid. Casual Connosieur.

80. hamarkadako amaiera da eta DJak protagonismoa izaten hasten dira. Gauak bide berri bat hartzen ari ziren, mota guztietako drogak hasi ziren ikusten txokoan zehar, Acid House eta Raveak House musikaren eskutik heldu dira; Greg Wilson eta Hewan Clarke nor baino nor gazteen belarriak astintzen. Baina honek ez zuen eragin Happy Mondays bezalako taldeek, “Madchester” mobidako buruak zirenek, arrakasta izatea. Hauekin batera Inspiral Carpets eta nola ez, Stone Roses madarikatuak. Beranduago The Charlatans edo Primal Scream bezalako taldeak helduko ziren.Edozein modutan, libreek hegan egiten zuten, bai house erritmoarekin bai jangle poparekin, azido eta pilulak edukiz postre gisara. Zoritxarrez dirua clubaren partetik hasten da galtzen ere eta gestioa tamalgarria bihurtu zen.

90. hamarkada helduko zen eta Haciendak jasandako galera ekonomikoak gero eta nabarmenagoak ziren. Manchesterreko bezeroak aurrera eramaten ari ziren droga kontsumo izugarriarekin batera, antolatutako krimena azalera atera zen “Gunchesterrekin”. Musikari dagokionez, Gallagher anaiek lehen pausuak emango zituzten eta Britpoparen talderik garrantzitsuena osatu zuten, Oasis.

oasis the hacienda
Definitely Mayberen aurkezpena The Haçiendan. Manchester, 1994.

Zirraragarria da pentsatzea 90. hamarkadako gau horiek nolakoak izango ziren. Mayne Line Serviceko gazteak beraien Lacoste edo Tacchiniko arropa onenekin Red Armyarekin ostikoka, eta bitartean mutikoak astebete etxetik pasa gabe azidoen efektuagatik goraino doazen bitartean, larruzko jaka daraman harroputz bat droga guztia mugitzen, musikaren jakintsuak DJa kritikatzen eta nola ez, jabeak festara batzen. Ez litzateke arraroa izango Guy Ritchiek The Haçiendari buruz gidoi bat idaztea.

28/6/1997, Freak deituriko festak Haciendaren ateak itxi zituen. Spiritualized taldeak zuzenean jo zuen gau hartan. Festa berriak egiten saiatuko ziren itxieraren ondoren, rave zoro bilakatuko zirenak lekua ia-ia suntsituta uzten zuten bitartean eta Bobbyekin istiluak ez ziren faltako.1997. urtea zela gogoratu behar dugu, Spice Girlsen Wannabe zen nagusi, Eric Cantonak Manchester United utziko zuen eta Tony Blair bilakatu zen Lehen Ministro. Gauzak aldatzen ari ziren. Hala ere, ukaezina da Manchesterreko eszenak Erresuma Batuan musikari utzi zion ondarea.

Jovenes en The hacienda
Gazte batzuk ondo pasatzen The Haçiendan.

The Haçiendak musika elektronikoaren pizkundea suposatu zuen eta horrekin batera clubekin lotura izango zuen kultura-masarena ere. Honekin batera Stone Roses, Oasis, The Smiths edo Primal Scream bezalako taldeen hastapena edo garapena eragin zuen. Edo berdina dena, olatu berria osatuko zuten Cottonpolis zaharreko musiko eta artistak esperantzaz eta ilusioz bete zituen, izan ere bertan izan zuten aukera musika berria ezagutzeko eta baita musikari berri bezala ezagutzera emateko. The Haçiendak astelehenetik igandera irekitzen zituen bere ateak, 24 orduko rave eta festa ugari antolatzen zituelarik. Azidoak, diseinu artistikoa eta musika Ikaroren hegoak bezala erre ziren, baina legatuak zutik dirau. Post-punk eta Britpoparen arteko espazio hori bete zuten eta Erresuma Batuari aurreratu zitzaion fenomenoa izan zen, eta Madchesterren hamarkada bateko protagonistak izan ziren, baita House eta festaren protagonistak ere.

God bless this acid house!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude