SALTUS BREWING

Saltus Brewing Murgian jaio zen artisau garagardoaren maitale diren gazte batzuen eskutik, 2016.urtean alegia. Denok dakigu hasierak zailak izaten direla eta nahiz eta gaur egun  lasaitasun moduko bat izan dezaketen, garagardoaren maisu nomada bezala hasi ziren Txikita, Arriaca, Morlaco edo Gross bezalako fabriketan bere asmakizunak lantzen. Denborak aurrera egin ahala, eta lan eta dedikazio askoren ondoren, aukera ezin hobe bat agertu zitzaien. Gazte hauek Iruñeako Txikita zen fabrika zaharra erosi zuten beste marka nomadekin batera, eta hauekin EH Bier Koop sortu zuten.

Cerveza Zakarrro de Saltus
Zakarro garagardoa.

Lehenengo momentutik Saltusen filosofia etxeko merkatu zein produktua bultzatzea izan da.  Bere diseinuak begiratu baino ez dago, non hauek batzuetan gure Euskal Herri primitibora bueltarazten gaituzten. Beti jolasten dute mitologia, euskal nortasun eta euskararekin. Duela gutxi , basurdearen markaren bere hiru lagunekin batera Basobitxi sortu dute, Zuiako bailarako lursail batean kokatutako lupulu plantazio bat. Hauen apustu arriskutsu hau fruituak ematen hasi da azken aldi honetan, izan ere Basobitxi garagardoa sortu berri dute beraien lupulu propioarekin. Gure lagunekin batera, landare magiko honen beste ekoizle euskaldun bat Oliteko Queen Country Hops Farm dugu. Hauen lupulu freskoak, kasu honetan Napalm garagardoa osatu du. Freskoena den lupulutik, uzta erdian, da honelako garagardoak ekoizteko modua, Harvest garagardoak hain zuzen ere.

Napalm y Basobitxi de Saltus
Saltusen bi Harvest IPA.

We Are Dotoren, birraren zoroak diren horietarikoak gara eta taberna batera sartzen garenean eta ez dagoenean artisau garagardorik, txakolinetara jotzen dugu. Zorionez, gaur egun Saltus  salgai dago Euskal Herriko edozein txokotan eta pixkanaka-pixkanaka Bartzelona, Madrid edo Valentzia bezalako hirietan indarrez sartzen ari da.

Saltus Brewingen Tik-Tak berria
Saltusen Tik-Tak berria.

Zerbait argi badago, Covid honek guztiok modu batean edo bestean izorratu gaituela da. Izorratuenetarikoa suertatu den sektoreetako bat ostalaritza dugu, agintariek ipinitako murrizketek eragin zuzena baitaukate craft beerren ekoizleengan. Honi aurre egiteko aurrera eraman duten estrategia bat bere web orri berria sortzea izan da non oso laster bertan eskuratu ahal izango ditugun beraien sorkuntza berri eta freskoenak. IPAk nagusi diren katalogo osatu bat daukate. Hemendik dastatzera gonbidatzen zaituztegu, Saltus betidanik eta betirako!

Saltus Brewingen Hop Take.
Hop Take bat dastatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude