SALBA BEDI AHAL DUENA! CRAFT BEER ETA OSTALARITZA PANDEMIA SASOIAN

Larunbat batean ordu hauetan pintak zerbizatzen egon beharko nintzateke, pertsonai hauentzako artikulu bat prestatzen ari naiz ordea. Normaltasun berriko kontuak ostalaritza munduan suposatzen dut.

Pintas de 15.000 Hops.
Pintak 15.000 Hopsen.

Ostegunean inork entzun ez zuen nahi albistea heldu zitzaigun, tabernak itxita, horrela, bat-batean, inongo leuntasunik gabe. Bezeroen aurpegi irrifartsuak triste bilakatu ziren eta bat baino gehiagoren begiak amorruz eta gorrotoz margotu ziren. Bitartean, nire galdera hurrengoko hau zen: “eta orain zer?”. Mundu ezberdin batean bizi dela ematen duen norbaiten ahotsa urrunetik galdetu zuen: “laguntzaren bat emango dizuete, ezta?” Barre algarak.

Zer izango ote da taberna eta jatetxeetaz? Nire iritzi apalaren aburuz, uste dut, zoritxarrez asko desagertuko direla, beste batzuk kili-kolo egongo dira denbora dexentean zehar eta beste batzuk egoera jasango dute, multinazional garrantzitsu edo frankizia batzuk kenduta. Baina inor ez da osorik aterako hemendik. Inor esaten dudanean, inor da. Pentsatu hain gogoko dituzun hanburgesa horiek egiten dituen jatetxean. Jatetxea itxita iraun behar duen bitartean bere harakinak saltzeari uzten dio, fruta-dendakoak ere, okindegikoak… eta gurpila puskatzen amaitzen da.

15.000 Hops.
15.000 Hops kanpotik.

Nire lokalean zentratuz, 15.000 Hops (Gipuzkoa kalea 9, Barakaldo), esan dezaket, konfinamenduak eta ondoren etorri diren murrizketek mina egin dutela, nahikoa gainera. Duela 4 urte ireki genuenetik gure taberna zerbaitegatik bereiztu da: nahiz eta tamainu txikiko lokala izan beti betetzen zen, gainera, oinezkoentzako kale batetan kokatuta dagoenez jendeak ahal zuen lekuan ezertzen zen eta sekulako giroa sortzen zen. Gauzak horrela, martxoaren 14a iristen da eta egun batetik bestera taberna itxi behar duzu eta etxean geratu behar zara konfinaturik. Zulatutako barril guztiak pikutara joaten dira. Berrizten zara eta lata eta botila eskariak prestatzen hasten zara etxeetara bidaltzeko, negozioa apur bat salbatzeko asmoarekin. Atea irekitzen uzten dizute berriro murrizketekin, murrizketa horiekin bezeroen erdia baino gehiago galtzen duzu, salmentak jaisten dira, diru-sartzeak jaisten dira, produktu erosketak jaisten dira, estabilizatzen hasten zara eta funtzionamenduan jartzen zara. Dummientzako ekonomia. Guzti hau gertatzen den bitartean, ERTEak oraindik kobratu ez duten langileak daude, hedabide guztietan entzuten diren laguntza horiek ez dira inoiz heltzen… betiko dinamika berbera. Eta orain? Betiko lelora bueltatzen gara, berriztea baino ez zaigu geratuko egoera jasan ahal izateko jeltzale madarikatu horiek sektore oso baten inguruan barre egiten jarraitzen duten bitartean, hitz politekin helduko ez diren gauza asko zin egiten dute. Eta heldu ezkero, berandu izango da.

Logikoa denez, guzti honek, Euskal Herriko artisau garagardoaren sektorea sumintzen du. Taberna asko gara garagardoan bereizten garenok eta beti egin dugu apustu etxeko produktuen aurrean, (Akerbeltz eta Ensatxeko lagunei agur berezi bat, Donostiko sekulako bi garitu. Jende futbolzalea, harmailetakoa eta blog honen jarraitzaileak) salmenten jaitsierak faktura pasatzen die breweriei eta banatzaileei. Honekin batera mugikortasun murrizketek jendeak Taproom batzuetara joan ezin izatea eragiten du ere, tabernek saldu ezin duten garagardo guzti hori kontsumitzera hain zuzen.

DJ 15.000 Hops.
DJ arratsaldea 15.000 Hopsen.

Laburbilduz, sektore askotan izorratuta gaude eta batak bestea laguntzea ezinbestekoa da, inongo enpatiarik gabeko erabakiak hartu dira eta honek langile askorengan ditu eraginak. Azkar ez badute zerbait egiten sektore bateko zati handi bat pikutara joango da honek dakarren ondorioekin.

Mila esker denori eta SOS OSTALARITZA.

15.000 HOPS, 2016ean jaiotzen da, Barakaldo den gune liluragarri eta kosmopolita batean. Craft beeretan adituak gara, 10 iturri eta 60 erreferentzia baino gehiago lata zein botiletan. Gainera, Laugarrekin esklusiboki ekoizten dugun garagardo bat daukagu (Basque Bitter Punk. Bitter estiloa, 4,5 gradu) eta soilik hemen aurkitu dezakezue (begi-keinua). Beste guztirako Instagramen aurki gaitzakezue: 15.000_hops.

15.000 Hopsen pizarra.

           

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude