PURPLE WEEKEND 2021

-DOTORE, DOTORE, DOTORE!!!!….

-DOTORE lo…

Horrela hasi zen bidaia. Ezer gehiagok ezin zezakeen huts egin.

Gasteizen denok batu, garagardoak hartu eta Leonerantz.

Bidaia pozgarria, ikusgarria, liluragarria…lehenengo restopean geratu arte. Azkenengo bidaietako ohitura hartu eta hainbateko materiala geureganatu ondoren, bidaia ondo jarraitu genezakeen.

Leonera iritsi orduko dantza egiteko prest geunden. Hostaleko erreferentzia oilaskoarra aurkitu, arropa DOTOREAK jantzi eta kalera. Larunbata zen eta giroa bazegoen erdialdean eta “Barrio Humedo” izeneko auzoan. Paseotxoa ematen genuen bitartean hainbat partxedun parka berderekin gurutzatu ginen; zapatak eta The Whoren partxeak ez ziren falta. Festibalera joateko ziren kuadrilla ezberdinekin topatu ondoren, susmatzen genuen zerbait argi izaten hasi ginen, Purple Weekendeko gazteenak izango ginela.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2022-01-03-at-17.20.09-1024x768.jpeg
Erreferentzia oilaskoarra.

Zezina, kroketak eta plater tipikoekin betekada ederra hartu ondoren kopa batzuk hartzeko momentua heldu zen, eta giroa berotzen hasi ginen unean, Frasko Txikik dei bat jaso zuen, bere aurpegia guztiz aldatu zen eta ez zuen hartutako sustantziekin zer ikusirik. Amets gaizto baten itxura zuen albiste bat jaso genuen, inork ez zekien zergatik, baina The Spitfires taldeak ez zuen jo behar; kontzertua hurrengo egunerako programatua zegoen. Mod giroa gustoko dugu, nola ez, baina bertara joateko arrazoia guretzako hain kuttuna den talde hau ikustea zen, gutako inork ez baitzuen sekula ikusi.

Hasieran ezin genuen sinetsi, gure barnean esperantza txiki hori geratzen zen, eta Kongresuen Jauregira heldu bezain laster egin genuen lehenengo gauza, garagardo bat eskatu ondoren, noski, beraiengatik galdetzea izan zen. Erantzuna baiezkoa, ez zuten joko, trafiko istripu bat izan omen zuten.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2022-01-03-at-17.14.06-1024x461.jpeg
Festibala baino lehen.

Zer egin genezakeen? Bertan geunden jada, ez zegoen atzera bueltatzerik. Bada, sekulakoa harrapatu genuen. Eskerrak arazoei aurre egiteko erraztasuna daukagula karkarkar. Lokal Bubbleseko (bertan zeuden lagun bizkaitarrak) lagunekin istorio eta garagardo onak partekatu genituen.

Kontzertuak amaitu eta garagardo litro ugariren ondoren etxera joateko ordua iritsi zen, baina ez hainbat jende izutu gabe, noski. Terror tour, bai, Terror tour.

BIGARREN EGUNA: BELDURRA ETA NAZKA LEONEN

Gehiegi lo egin gabe, Roka jauna, Frasko eta hiruron hurrengo eguneko gosaria marianito bat eta belarri tapa bat izan zen, modu hobeagorik ezagutzen al duzue? Berriz geunden jokoan.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2021-12-05-at-14.13.10-576x1024.jpeg

Oraindik ez dakigu ondo zergatik, baina segurtasuneko tipoak, lasaiago egoteko agindu ziguten bigarren egunean, zer egin ote genuen?

Aurreko egunean ez genien festibaleko postuei erreparatu ere egin, eta sartzean diskoak begiratzen egon ginen. The Jamen edizio berezi bat niretzat eta Sleaford Modsen diskoa Lamenotentzat. Honekin batera Fred Perryren bilduma berria zeukan postu bat zegoen, gainetik begiratu genuen soilik, ez zen erosketarik egiteko momentu onena.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2022-01-03-at-17.35.24.jpeg
Fred Perry festibalean.

Festibalak aurrera egin zuen, nik behintzat ez dut talde bat ere ez gogoratzen, baina bazegoen baten bat soinu ona zuena (The Beatophonics taldeak gure Popifreska liluratuta utzi zuen).

Zaharren giroaz nazkatuta, agur esan genion Purple Weekend 2021 festibalari, oraingo honetan DJ-ak ez genituen ikusi. Baina gaua ez zen bukatu, ez eta gutxiago ere. Leoneko gaua ezagutzeko unea heldu zen. Hasieran Frasko Txiki, Roka, Sakatu Katua, ni eta bertako Rokaren lagun batzuk dantzatzeko taberna batzuen bila joan ginen. Euskaldunak zeuden toki guztietatik, eta Txarlin familiakoak ziren bi gazte arraro batzuk ere, nire atzetik etortzen ari zirela ematen zuen.

Pixkanaka-pixkanaka kideak galtzen joan ginen, eta azkenak Roka eta biok izan ginen, diskoteka berdinean egon omen ginen amaieran, baina bakoitza bere kabuz. Eskerrak Leonen afterrik ez zegoela, edo ez nuela aurkitu, behintzat. Hostalera bueltatzeko ordua heldu zen, buelta tristea, nazkaz beterikoa, gainera atea ireki behar izan zidan Popifreskak, ez bainuen giltzarik. Soilik Leonek daki zer gehiago gertatu zen gau horretan.

Argi daukagun zerbait hurrengoa da: ez gara Purple Weekendera bueltatuko, Mod zahar horiek ez daukate martxarik. Hori bai, beste festibaletara joateko sekulako taldea atera dugu, ekipo titular! Nire lagunak ondo esan zuen moduan: “Ezin digute utzi etxetik ateratzen”, baina nik zera esango diot: zauriturik ez, atxiloturik ez, nahikoa da.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2022-01-03-at-17.46.56-1024x817.jpeg
Argazki dotore bat.

The Spitfires taldearen Over and Over Again kantarekin uzten zaituztegu. Eskerrik asko zuen musikagatik mutilak!

The Spitfires.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude