MOD MUGIMENDUA GALIZIAN: VIGO YE-YE. PROTO-POP ETA AMERIKANA ESTUAK

1969an, Track Records estudioetan, The Whoren Tommy sortzen ari zen, Pete Townshenden mutilak Rock & Rollaren jainkoen Olinpora bidaliko zituen diska. Mod mugimendua bere azken astinduak ematen ari zen Erresuma Batuan eskolak eta kontzertu aretoak txapel eta neurriko amerikanez betetzen zituen bitartean.

Gazteriaren errebolta deitzen zioten askok. Protesta egiteko modua ez zen soilik musikala, baita estetikoa eta jarreraren ingurukoa ere. Gizartearen oihartzunak, soziologo batek esango lukeen bezala.

Ecos de Sociedad izan zen 60. hamarkadaren hasieratik Radio Vigok bultzatu zuen irratsaioa. Saio hau ez zen soilik azpikulturaren sustatzaile izan, Galiziar hirian emandako musikaren garapenaren abiarazle zuzena izan zen ere.

Cronicas de un Vigo Ye-Ye.

Berpizkunde baten erdian zegoen Vigo bezalako hiri batetaz edozein gauza espero genezakeen. Gure kostaldetik urrun arrantzan zeuden itsasontzietatik, Frankoren diktadura garaian, biniloak heltzen ziren arrainarekin batera. Nahiz eta gertakari hau mito bihur dezakegun, egoera soziokulturalak kontuan hartuta, ezin dugu ahaztu gaur jorratzen ari garen mugimendu hau, ezingo litzatekeela ulertu Sardinokraziarik gabe, gure hiriko itsas burgesiari deitzeko Alvaro Cunqueirok erabili zuen hitza.

Mihi gaiztoek esaten duten moduan, 60. hamarkadako Vigon ez zegoen  bere semea musikaria izatea ondo ikusten zuen aitarik, eta are gutxiago janzkerak eta musikak urrunekoa edo atzerrikoa bazirudien. Britainia Handian gertatu zen moduan, hau ikastetxeetako fenomeno bat izan zen, Vigoko gazteria Compañia de Maria eta Hermanos Maristas inguruan biltzen zen, hain zuzen ere, non hiriko burgesia hau, jende arruntagoarekin biltzen zen.

Erdialdean dagoen Printze Kalearen 53.a, lehenengo solairua hain zuzen ere, izan zen  doinu guzti hauek batu eta gaur egun Ye-Ye bezala ezagutzen (edo ez) dugun fenomenoa sortu zen agerlekua.

Los Santos, Los Ciros edo Las Sink´s bezalako taldeak doinu elektrifikatu berrien bila zebiltzan. Influentzia nabariak jaso zituzten Erresuma Batuarekin lotzen genituen itsas bidetik etorritako diska horiengandik; The Beatles, The Kinks edo lehen aipatutako The Who besteak beste. Akats eta entsegu musika deituko nioke nik, urruneko zerbait errepikatzen saiatzen den ume bat bezala, pixkanaka-pixkanaka Espainiar Estatuan lehenago ikusi ez ziren doinu batzuk eraiki zituzten.

f5176887-facf-4e1e-a116-7acc197766f7_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
Los Diavolos.

Guateke, etxe-zulo edo tranbia musika. Vigo Europako modara egokituta zegoen: fraka hertsiak, amerikana estuak eta Mod mugimenduarekiko oso gertu zegoen gazteen jarrera bat.

Instituzioen laguntzarik gabe, gazteria ia klandestinitatean biltzen zen entseguak egiteko. Azpikultura puntu hori eman zion Vigok Ye-Yeri .

Britainia Handian, dakigun moduan, Mod, hippi eta bestelako azpikulturen semeak sistemaren aurka altxatu ziren eta oraindik kaotikoagoak ziren doinuak erabili zituzten, probokatzaileagoak, errebeldeagoak ziren eta Punka jaio zen.

Vigon ere seme errebeldeak izan genituen, famatuak izan zirenak, beranduago estatu osoko egunkarien azalak bete zituztenak. Baina, “Movida Viguesa” existitu izango zatekeen bere gurasoak izan ziren “Vigo Ye-ye” gabe?

Utzidazu zalantzan jartzen.

Musikan, ekonomian bezala, dena dira faseak, prozesuak eta erreakzioak. Hegelen hitzetan, jabe eta esklaboaren dialektika. Horregatik, Vigon eskerrak eman behar dizkiegu azpikultura baten oinarriak jarri zituzten hauei. Gaur egun errazagoa da  entsegu lokaletan, tabernetan edo pubetan 80. hamarkadan gertatutakoa ulertzea. Nola edo hala esan dezakegu Vigon, biniloaren, musika mirestearen eta doinu berriak bilatzearen kultura beraiengatik jaso dugula, 50. eta 60. hamarkadan sortutako ehunka talde horiengatik.

Noizean behin mugimendu honi omenaldi bat egiten saiatzen dira. Vigoko aretoek omenaldi kontzertuak antolatzen dituzte. Jam Sessionen batetan ere Carlos Bordallo aurkitu dezakegu, Los Diavolosen abeslaria izan zena, The Beatlesen abestiren baten bertsioa egiten.

Interneteko leku ezkuturen batean, Francisco Alvarez Baok, Los Diavoloseko taldekide zenak hau idatzi zuen:

Corría el año 1964…en Vigo. ¡Y todo cambió!

The Beatles habían transformado nuestra vida de estudiantes, y cinco colegas del Instituto decidimos aprender música de oído y formar un grupo, y ¡hala! Los Diávolos, imitando a los cuatro de Liverpool. Con toda la jeta.

Vigo llegó a tener veintitantos grupos y se le conocía como el Liverpool español. ¡Ni en Madrid!

Lo pasamos pipa actuando aquí y allá, con gran “éxito”. Incluso ganamos dinero para pipas.

Después se transformó en Los Zuecos, el primer disco, de manos de Sara Montiel, y finalmente en Revólver.

La formación original : Carlos Bordallo, Pepe Bordallo, Ernesto Bao, Jorge Piñeiro y yo.

¡Buenos tiempos para la lírica! Y la esperanza, que se truncó en los 80 con la música gilipollas y discotequera, porque con la droga y la movida…¡qué más daba la partitura!”

Arrazoia zenuen, Francisco.

DONT FORGET THE RIOTS!

Mr Parkas.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude