JAINKO TXIKIEN ARTEKO NORGEHIAGOKAK

Guztiok ditugu gustoko aitonaren istorioak, oraingo honetan, artista askok noizbehinka ateratzen duten aurpegirik baldarrenarekin gatozkizue. Hemendik ondo baino hobeto dakigun moduan, protagonistei ez zaie gehiegi gustatzen bere iskanbilak kontatzea, edo behintzat ez publikoki. Horregatik gu bertan gertatu zena ikusten ez ginela egon azpimarratu nahi dugu. Askorentzat jainko txiki direnen arteko norgehiagoka hauek ekartzen dizkizuegu. Hauei buruz, hitz egin eta idatzi da, baina inoiz ez benetan gertatu zenaren ziurtasunarekin.

The Jam vs Sex Pistols

 Hain gustoko ditugun Londreseko bi talde hauek sekulako arrakasta izan zuten 70. hamarkadaren amaieran. Badakigun moduan, Paul Wellerren banda eta Johnny Rottenena itxuraz oso ezberdinak ziren. Lehenengoek trajeak, korbatak eta zapatak inposatu zituzten askorengan larruzko jakak, fraka apurtuak eta botak nagusi ziren langile klaseko gazte ingelesen artean. Batzuek ilea orraztua zeramaten egunero eta seguraski kolonia erabiltzen zuten, besteek ordea baliteke hiru egunetan arropa aldatu ez izana.

Baina ez nahastu gauza bat, dotore janzten ziren gazte horiek ez ziren zertan aberaskumeak izan behar, hare eta gehiago, The Jam garaiko Working Classarentzat ereserki ugari atera zituzten. Town called malice, Saturday´s kids edo Going underground.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es The-Jam-Erica-Echenberg-1024x683-1.jpg
The Jam Royal College of Arten jotzen, Ingalaterra.

Modak eta punkiak eguna eta gaua bezala zirela ematen zuen, baina musikari erreparatzen badiogu, batak bestea mirestea ez zen arraroa. The Jameko buruak berak, askotan esan du Sex Pistolsen influentzia ugari jaso zituela. Askok dioten moduan, The Jamek, punka etiketazko arroparekin jantzi zuen. Honen ondorioz, azpikultura hauek zale berdinak zituzten kasu askotan.

1977. urtean bi taldeek bere lehenengo albuma atera zuten. In the city eta punk taldearen lan bakarra izango zen Never mind the bollocks. The Jamek hilabete batzuk lehenago atera zuen eta honekin lotuta izan zen orain kontatuko dizuegun bi talde hauen norgehiagoka.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es sEX-PISTOLS-1024x576.jpg
Sid Vicious (ezkerrean) Jhonny Rottenekin jotzen.

Londreseko gau batean, Club Speakeasyan hain zuzen ere, Modfather gazte batek, Sex Pistolseko baxu-jolea zen Sid Viciousekin hitz batzuk baino gehiago izan zituen. “What about holidays in the sun?”, punk bandaren abestia zenari buruz galdetu zion, izan ere, riffaren antzekotasuna susmagarria zen dudarik gabe abeslariak konposatu zuen abesti batekin konparatuz gero. Paulek In the city abestiaren riffa kopiatzea leporatu zion, eta Sid, probokatzaile eta polemiko hutsa zena, ez zen makurtu. Batzuk diote Wellerrek botila bat apurtu  ziola buruan baxu-joleari, beste batzuk ukabilkada pare bat egon zirela baino ez. Argi geratu zena eta gaur egun Paulek onartu duena, nahiz eta harro ez egon, Sidek galdu zuela da.

La polla Records vs Eskorbuto

EHko taldeen artean ere horrelako areriotasunak eman dira musika taldeen artean. Nahiz eta “beste garai batekoak izan”, asko gara La Polla edo Eskorbutoren abestiak gozatu ditugunak oso gazte ginenetik. Baina zer gertatu zen garai horietan euskal punkaren bi erreferente hauen artean?

Arraroa den moduan punka ez zen berandu etorri gure kaleetara, hau zelako kazetari batek behin Euskal Rock Erradikala moduan bataiatu zuena hain zuzen ere, kaleko doinua.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es rrv.jpg
Euskal Rock Erradikalaren kartela.

Izendapen hau ez zitzaien Eskoburtoko taldekideei gustatu, izan ere, aberriaren kontzeptuaren kontra zeudela argi utzi zuten behin egindako adierazpen batzuetan. Kortatu, Cicatriz, Hertzainak, Rip eta La Polla bera bezalako taldeekin oholtza partekatu zuten urteetan zehar (zelako garaiak). Baina etiketa honen ondoren La Pollarekin zuten ika-mika benetako norgehiagoka bilakatu zen.

Gauzak horrela, Iosuk, Eskorbutoko gitarra-joleak, Laudion 1984. urtean eman ziren kontzertu batzuen ondoren La Pollaren gitarra bat lapurtu zuen.

Evaristo buru zuen taldearen managerra,  Eskorbutori boikota egiten hasi zitzaion, izan ere, beste talde batzuetako managerra zen ere eta botere handia zuen kontzertuak antolatzeko orduan. Iosuk, ez zion inoiz barkatuko.

Gitarraren lapurreta urrunago joan zen, askok diote Eskorbutok bere arerioa zena Santurtzira gonbidatu zuela potroak izanez gero (laztan batzuk emateko akaso). Azkenik, La Pollak, Pablo Cabeza kazetaria bidali zuen gitarra famatu hura berreskuratzeko, eta hala izan zen, baina 7000 pezetaren truke.

Bitxikeri moduan, aipatzekoa da Youtuben aurkitu dezakezuen “Os engañan” abestiaren playback hura espainiar telebistan, Iosu Expositok gitarra horrekin jo zuela ziurtatzen dute askok, eta antzekoa omen da, baina nork daki…

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es 49e2a759-e744-46af-88fc-f6eacde8e6d3_facebook-aspect-ratio_default_0-1-1024x536.jpg
Iosu bere telebistako agerpenean.

1986. urtean Eskorbutok “Cuidado”, askorentzat ereserkia dena, guretzat ere, atera zuen, abestia probokazio hutsa dela argi dago. Esan daiteke La Polla Recordsentzat egindakoa zela eta beranduago La Pollak “El avestruz” erantzun moduan atera zuela, nahiz eta Evaristok kasualitate hutsa zela esan. Baina Santurtzikoek norgehiagoka gehiago zeuzkaten EHko jende gehiagorekin, hauen artean, beraien lehen urteetan haien alde jo zuten horiekin, Ezker Abertzalearekin hain zuzen. Azken hauentzat izango ote zen?

We Are Dotoren ez dauzkagu erantzun guztiak, gaur egun protagonista asko ez daude bizirik, beraz, soilik bitxikeria interesgarri hauekin uzten zaituztegu. Argi daukagun bakarra hauxe da: bi talde hauek beti gure listetan egongo dira.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es EVARISTO-1.jpg
Mr. Evaristo.

Artic Monkeys vs The Kooks

Artic Monkeysi buruz hitz egiten dugun bakoitzean zuetako askok kontzientzian harra daukazue. Harmailak garatzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka eta bakoitza bere modura hazi da. Ziur aski zuetako askok ezagutzen duzuen mutikoren batek  ez duela begi onez ikusten, Britpopari buruz hitz egitea edo entzutea.

Argi dagoena da, doinu britainiar hauek esturik lotuta daudela gure kulturarekin. Britainiar post-punkaren gertatu berriko historiak, entzutea merezi duten aparteko abesti ugari utzi dizkigu. Beraien artean, Sheffieldeko mutil dotoreak ditugu.

Alex Turner, Artic Monkeyseko abeslariak, guztiok buruan daukagun mutiko ingelesaren itxura dauka, eta edozein mutil ingelesi bezala, beti piztu izan dio arreta casual kulturak. Honen adibide dugu bere “The view of the afternoon” abestia, non honelako janzkerak daramatzaten gizon batzuk irteten diren bateria-jolea zirikatzen eta kebab zatiak jaurtitzen Sheffield mendebaldeko etxebizitza ilun batzuetan. Dudarik gabe agerraldi oso dotorea.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es 95e2c830-dab3-4029-8217-6ff50452835a.jpg
Alex Turner gaztea.

Artikulu honen ariari jarraitzen badiozue, jakingo duzue ez gaudela hau kontatzen edozein arrazoirengatik. Alex Turner benetako mutil ingelesa dugu, eta Ingalaterrako beste edozein mutilek egiten duen moduan, mozkortzen denean ñabardura bandalikoak dituzten tontakeriak egiten ditu. 2008. urtean, musika britainiarraren ikuskizun garrantzitsuenetako batean, Alex Turnerri The Kooks taldearen anplifikadoreak itzaltzeko ideia bikaina bururatu zitzaion jotzen zuten bitartean, eta hala egin zuen.

Brightoneko taldea ez zen besoak uztarturik gelditu eta istilu bat sortu zuten, non, esaten duten moduan, Alex Turnerren buruari ostikada bat emanez amaitu zen. Honek britainiar musika eszenaren  norgehiagoka entzutetsuenetariko bat sortu zuen.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2020-10-05-at-02.24.03-1024x683.jpeg
The Kooks.

Gertakari hauei buruzko adierazpenak suziriak bezala zabaldu ziren britainiar prentsa sentsazionalistaren artean. Urte baten ondoren bi bandak Europako estudio garrantzitsuenetariko batean berriz aurkitu ziren. The Kookseko abeslariak gauzak konpontzeko nahian Alex Turnerri gonbitea egin zion akorde pare bat jotzeko, eta honek ezezkoa adierazi zion beste alde batera begiratuta.

Urte batzuk beranduago berriz ere The Kooks taldeak Alexenganako hurbiltze saiakera bat egin zuen cover bat eginez (nahiko txarra dena, zergaitik ez esan) Articen abesti arrakastatsu batekin, Despair in the departure lounge. Beste behin ere superbanda honen axolagabekeriarekin aurkitu ziren.

Artic Monkeys are Dotore.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude