JAINKO TXIKIEN ARTEKO NORGEHIAGOKAK II: OASIS AGAINST ALL

Oasisi buruz hitz egitea ez da erraza. Ez da inoiz izango erraza. Askorengatik maitatuak eta beste askorengatik gorrotatuak. Kosmologia britaniarraren parte dira argi eta garbi, Isabel II bezala edo Trafalgarreko bataila bezala.

Manchesterreko auzoetako batean jaio zen taldea 1991n, Stone Rosesen doinu ilunak eta John Lennon izan zituzten inspirazio bezala. Askoren aburuz, banda hau Erresuma Batuko XX. Mendeko onenetarikoa da.

Beraien doinu berritzaileengatik, beraien akorde melodiko eta harrotasunez beteriko letra nihilistengatik izan zuten arrakasta, izan ere hauek 90 hamarkadako gizarte britaniarrarekin oso ondo zetozen bat. Ziurrenik ez ziren inora helduko beraiek zeukaten jarrera hori gabe. Gauza hauek eman zizkieten zeuzkaten etsai asko: kazetariak, beste talde batzuk, musika managerrak edo haiek berak. Liam eta Noelen arteko erlazioa bi txakur britaniar mozkor batzuen gisakoa izan da beti, elkarrekin irten ziren miseriatik baina inoiz ez zuten gauzak behar bezala konpontzen ikasi.

Hau da gaurko gaia, gaur jarrerari buruz hitz egingo dugu, ez gara ari musu-trukeko biolentziaz, ez eta zentzurik gabeko harrokeria bati buruz. Gaur,  Gallagher anaien jarrerak nola gailurrera eraman zituen ikusiko dugu.

OASIS AL COMPLETO
Talde osoa.

1- Rock ‘N’ Roll Star. Definitely maybe. 1994. Izar polemiko baten jaiotza.

Abestien arteko abestia. Intentzio adierazpen bat. Gertatzen dela  gertatzen dela, nolanahi ere, “gau honetan Rock izar bat izango naiz”. Manchesterreko auzo bateko bi anai hauek, zeinek bizikletak lapurtzen eman zuten beraien nerabezaroa, urrea saldu behar izan zuten garai horietan eta Manchester Cityrekin erlazionatutako firmetako kide izan ziren. Oholtza gainera igotzen ziren Rock and roll izarrak izateko ametsarekin.

Garai honetan izan zen Gallagher anaiak Manchesterreko pub guztietan nabarmendu ziren. Pixkanaka-pixkanaka, Glasgowen eman zuten kontzertu bati esker, multinazional batek zerbait ikusi zuen taldearengan. Hortik aurrera drogaz eta alkoholez beteriko etapa bat hasi zen.

Definitely Mayberen maila gorena Manchesterretik urrun eman zen, Erresuma Batuetatik kanpoko lehenengo biran. Oasisek emanaldi batzuk lortu zituen Estatu Batuetan, non Liam ikusleak iraintzen aritu zen hegazkinetik jaitsi zenetik.

Denak benetako Rock N Roll Star batek bezala amaitu zuen. Los Angeleseko gau zoro batean, non Oasis estasiaren efektuekin igo zen oholtzara, Liamek ikusleei jaurtitako irainekin amaitu zen. Honekin batera, pandereta bota zion bere anaiari.

Badaude Liamek AEBetan utzi zituen hainbat aipamen azpimarragarri: “Amerikarrek gustu txarra daukate, horregatik existitzen da Backstreet Boys…tirokatu beharko lituzkete” edo “Estatu Batuarrek jende “grungea” nahi dute, oholtza gainean bere burua kolpatzen duena. Gu heltzen garenean desodorantearekin, ez gaituzte ulertzen“.

Fucking Biblical!

LOS HERMANOS GALLAGHER
Gallagher anaien hastapena.

2- Hello. (What’s The Story) Morning Glory? 1995. Izorratu zaitez Blur!

Oasis Erresuma Batuko salmenta zerrendetan buru zen. Beraien diskek azkar egiten zuten hegan eta ematen zuen edozein norgehiagoka irabazita zeukatela, baita aurkari duinenen kontra ere.

Arazoa Blurrek bere singlearen aurkezpena aurreratu zuenean hasi zen, modu honetan Oasisen Roll With It diskarekin batera irtengo zen.

Guzti hau ez zuten begi honez ikusi Gallagher anaiek. Bat-batean Candemeko mutiko aberaskume eta alai batzuen gainetik pasa nahi izan ziren. Hauek ziren Erresuma Batuarentzat banda hauek: iskin batean Oasis: langile klaseko mutiko ingelesak, gaizkile itxura zeramatenak, drogekin erlazionatutako istorioak zituztenak eta kalean arazoetan sartzen zirenak. Beste iskinean Blur: mutiko onak, ingalaterrako  klase ertaina, hotelak suntsitzen ez zituzten eta drogak hartzen ez zituzten bandak ere bazeudela erakutsi nahi zioten munduari.

Horrela izan zen nola pixkanaka-pixkanaka prentsak (horiak) mitoa handitu zuen modua. Blur eta Oasis etengabeko ika-miketan sartzen zituzten, ez zen soilik musika kontuan, gai soziologiko, politiko eta ekonomikoa bilakatu zen. Distantziak gaindiezinak ziren jada.

Oasisek probokazioa gorde zuen eta The Great Escape diskaren jaurtiketa aprobetxatu zuten. Bihotzean labankada batekin erantzun zuten. Hilabete horretan bertan, 1995ko irailean Manchesterreko mutikoek (What´s the story) morning glory? Jarri zuten salgai, seguruenik taldearen diskorik onena.

Blurrek platino hirukoitza lortu zuen aldi berean, Oasisek 14 eraman zituen poltsikora. Argi zegoen, Candemeko aberaskumeek ezin izan zutela publiko ingelesa konbentzitu, hauek makarrismoa nahiago baitzuten.

Aurretik aipatu dugun “Hello”, (What´s the istory) Morning Glory? Diskaren lehenengo abestia dugu. Mihi gaiztoek diote abesti hau Blurrenganako probokazioa dela. Beraz, diska atera zen egun berdinean Oasisek erantzuna eman zuen eta albumaren lehenengo abestia eskaini zien. Gallagher anaiek agurtzen zituzten hurrengoa esanez:

Hello, hello, it´s good to be back.

Liamek beste batzuek hasitakoa amaitu zuen behin. Momentuko musikaririk garrantzitsuenak biltzen zituen festa famatu batean Damon Albani hurbildu zitzaion eta “Number 1, number 1” oihukatu zion. Oasisen zerrendako postuari egiten zion erreferentzia, noski.

OASIS VS BLUR
Norgehiagokaren inguruko portada. NME. Blur vs Oasis.

3- Whatever. (What´s The Story) Morning Glory? 1996. Liam munduaren aurka

Bi anaien arteko erlazioa ez zen inoiz ona izan, behintzat izarrak bilakatu zirenetik. Dena okerrera  zihoan. Momenturik zailena, taldearen amaieraren hasiera sorrarazi  zuena, Maine Roaden hasi zen, Manchester Cityren ohiko futbol zelai mitikoan.

Oasisek etxean eman zuen kontzertua, bere jendearen aurrean, eta garrantzitsuena, bere futbol talde maitatuaren etxean. Whateverren akordeak hasi ziren aditzen, jendea zorarazi  zuten eta Liam behar baino lehen hasi zen abesten. Bere anaiak egindakoa aurpegiratu zion, eta Liamen erantzuna ez zuela abestuko izan zen eta anaiari egin zion erronka, ea hobeto egin zezakeen. Maine Roaden Manchester City zaharra hil zen, gaur egun petrodolar eta sarrera garestietan oinarrituta dagoen bitartean. Bertan ere, Oasis hil zen, edo behintzat bi anaien arteko erlazioa hasi zen hiltzen. Hauek Erresuma Batuko errealitate kulturalaren parte ziren jada, beraien futbol taldea bezala.

Urte horretako abuztuan, Oasisek MTV Unpluggedean ikusitako kontzerturik arraroena izan zena eman zuen seguruenik. Liamek, azken momentuan ez zuela abestuko adierazi zuen. Noelek mikrofonoa hartu eta gau horretako abeslaria izango zela azaldu zuen, izan ere Liamek eztarrian arazoak zituen.

Noelek abesti horiek abesteko zailtasunak zituen bitartean, eserlekuetatik norbait bera iraintzen eta barrezka ibili zen, Liam zen. Taldearen kontzertuaz gozatzen ari zen, baita bere anaia ez zela bere abeslari mailara heltzen ikusten ere. Oasis hilzorian zegoen, pixkanaka-pixkanaka gehiago.

OASIS MANCHESTER CITY
Maine Roaden arazoak hasten dira.

4- Cigarrettes & Alcohol. Definitely Maybe. 2002. Liamen hortzak

Oasisek erlazio apurtu bat zeraman bitartean eta diskoen salmentak jaisten zihoazen heinean, dirua ateratzen jarraitu nahi zuten beraien fama aprobetxatuz. Liam arazoetan zebilen, banantze arazoetan, droga arazoetan eta bere amorruarekin arazoetan.

Guztiek zekiten Liamen erraz sakatzen zuela katua, guztiok gogoratzen dugu Liamek ferry horretan West Hameko ICFarekin izan zuen dantza hura, egun horretan Manchesterreko Bluen ohorea defendatu zuen ostikoka.

Baina borrokarik ikusgarriena Erresuma Batutik kanpo gertatu zen, Europako bira batean. Liamek alboko pub batera jaistea erabaki zuen kontzertuaren aurreko egunean Munichen, non ikuskizuna emango zuten. Kopa batzuen ondoren, italiar batzuekin topatu zen, eta beraiekin sekulako ika-mika izan zuen, borroka bortitza bihurtu zena. Liamen hortz ugari galdu zituen norgehiagoka horretan, eta noski, norbaitek argazkiak egin zizkion. Britaniar sentsazionalismoaren  portada salduenetariko bat izan zen.

LIAM GALLAGHER SIN DIENTES
Hedabide sentsazionalista baten portada Municheko hika-mikari buruz.

______________________________________________________________________________

Bizitza arrazoiak bilatzen ematen dugu, zure laguna defendatzeko arrazoiak, zure taldea defendatzeko arrazoiak, besteak gorrotatzeko arrazoiak.

Oasis gure mugimenduaren parte izan zen, eta izango da. Ez egiten zuten musikagatik, ez beraien akorde melodikoengatik. Ezta britainiar langile klase futbolzale eta zaratatsuaren parte zirelako ere.

Gure kulturaren parte dira jarrera mantendu zutelako, ezer  gustoko ez duen nerabe horrek bezala, bere anaia bera ere ez zuena begi onez ikusten. Guztiok barnean daramagun hooligan ingeles horren eredu bikaina izan ziren. Beraiek munduaren kontra izan ziren. Oasis Against All.

Jarraituko duela zin egiten dizuet.

Mr. Parkas.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude