ELEFANTEAK, KEA ETA ADIDAS SUITZATIK

Aurreko astean, Saltus eta Stone artean, We Are Dotoreko lagunekin, rollo hau modu bikain batean lantzen ari diren horiekin, nire bizitzako etapa zaharrak oroitzen egon nintzen. 2014 eta 2016 artean Suitzan bizi izan nintzen denbora horri errepaso bat egin genion. Garai horretan kronikak egiten nituen herrialdeko harmailak ezagutzen nituen bitartean. Horietako bat salbatu nahi izan dut.

Estacione de tren en Suiza.
Gure laguna Zuricheko Geltoki Nagusian.

FC Zurich-Thun. Letzigrund Stadion. Kopa Suitzarrako partidua, 2014. 0-0

Gaurkoan, adidas, elefanteak eta kea dakartzagu.

Badago zerbait ulertzeko zaila dena. Bere lanaldi “luzeetan”, belarri handiak dituzten eta tronpadunak diren animaliak ehizatzera joaten den tipo batek bere lehiaketa propioa izatea. Ematen du, bere herriak berataz harro egoteagatik, berarentzat lehiaketa bat sortzea erabaki zuela eta horrela “Cesar” moduko bat bihurtzea. Behatzarekin gora eta behera eginez, aldez aurretik erabakitako koliseo berde batean garaikur bat banatzearen ardura dauka.

Antza denez, ez du mundu guztiak hau bezalako lehiaketa bat jasan beharrik. Badago zerbait honen ondoren, nahiz eta gezurra dirudien, ahalguztidun animali-ehiztari hau ez da ezinbestekoa gainontzeko Europa zaharrean. Ideologia bat edo bestea izan, aipaturiko gizon honek ez dauka kirol epaia emateko plazerrik inoiz berea izan ez den garaikur bat ematerako orduan.

Arreta pizten didan zerbait ere badago. Gaur egun bizi naizen lekuan,  monarkizatu gabe dagoen herriaren erabakitzeko eskubidea zein erraz ezarri daitekeen. Zelako luxua. Ematen du Helvetiako konfederazioan, edo hobe esanda, Suitzar Errepublika Federalean, ez diotela edozein presidenteren izena jarrilehiaketa bati. Ez. Askoz errazagoa da. Estatu mailako txapelketa irabazteari, bere izenez deitzen diote, Suitzar kopako txapelduna.

Far Away Crew.

Dirudienez, atzoko egunean, adidas zapatillak jartzea egokitu zitzaidan, hain ezaguna neukan Letzigrund Stadioneko hormigoi hori erosotasunez zapaltzeko. Baita nire herrian hain garestia den ke usain hori sentitzeko. 3001 euro balio duen kea: zeinen ke ederra ez? Urrezko kea izan beharko da… esaten didate hemendik.

Garagardoak eta sandwicha, urduritasuna nabaritzen zen giroan. Sürkurveren kamisetak,  giro beltza, nahiko beltza, azkeneko aldian baino gehiago, baliteke gaua izateagatik. Edo agian, horrela direlako hemengo hoolsak, kontundenteak. Arropa erosteko dirua daukatela argi dago. Suitzarrek ez dituzte oso begi onez ikusten kanpotarrak, Danny Dier sentitzen naiz The Real Football Factoriesen. OCS edo Out Cast Society, sentitzen dut nire aurreiritzia, uste nuena baino gehiago zarete.

Zelaira sartzean, beti bezala miaketak, baina oraingo honetan zorionez bazegoen ezberdintasun nabarmen bat, suzko esku-argiak jendearen eskuetan. Bokadilloa ezin duzu sartu, baina bai bengala, harritzekoa.

Aizu, hartan-horretan, azkenik sartu gara suitzar kopako semifinalean, ez erregearen kopan, ez. Tiforik? Galdetu didate gaur, tiforik egon al zen? Erantzuna baiezkoa izan da, eta gainera kolore berezikoa izan da.

Surkurve.
Súrkurve barruan.

Giro aparta, harmaila beteta. Oraingo honetan 2 podium zeuden, guk Gasteizen 3 dauzkagu, eta ez daude batere txarto. Berriro igotzeko gogoa pizten zait.

Ematen du, jokoaren mailaren inguruan ez nintzela erratu, egia esanda, Mandiaren azkeneko edozein 4 taldeetako jokalariek hauen kontra erraz irabaziko lukete, futbolera ondo jokatuz gainera. Harrigarria!

Abesti motibatzailea eta horrekin batera ezustekoa. Lehenengo bengala pizten da abestiaren efektua dela medio. Albokoak inbidiaz jota, beste bat pizten du. Harmaila osoa ere gogotsu dabil eta 30 bat gehiago ateratzen dira. Bigarren tifo paregabea.

Partiduaren azken minutua heltzen da, soilik jokalari aldaketa bat egon da. Benetan, Mandia entrenatzaile moduan dagoela ematen du… sekulako nahastea.

Sürkurvean bengalak.

Aipatu beharrekoa da hemen partidu bakarrera jolasten dela, zozketa bidez. Zelako ezustekoa e Tebas? Mozkin ekonomikoa ez da gailentzen…

Prorrogaren bi zatien ondoren, beste lau edo ehun pasa izan ahal zirelarik, penaltiak heltzen dira. 0-0.

Aurpegia ala gurutzea. Zorte on!

Lehenengo penaltia. FC Thunen aurrelariak huts egiten du. Hobeto esanda, Zuricheko atezainaren sekulako geldiketa. Honen ondoren, hurrengo jokalariek, Messi edo Cristianoren antzera, baloia sareetara bidaltzen dute. 5 eta 4.

San Pyroren azken aureola geratzen da. Ematen du pospolo erreserba ona zeukatela suitzarrek. Harmaila kez estaltzen da berriz ere. Gustuko zerbait da. Gozatu daitekeen zerbait.

Bukatzeko, jokalariak, harmailak merezi duen moduan, eskerrak ematera hurbiltzen dira. 120 minutu amaigabe horien animazioa eskertzeko asmoz. Batek baino gehiagok ikasi beharko luke ikusitakoaz. Ez da hain zaila hogei metro gehiago hurbiltzea.

Futbol gau atsegingarria. Hurrengo kapituluan, ez dudana kontatuko (nahi duenak bizi dezala), “katutxoen” inguruan dela uste dut. Igandean Mendizorrotzan, 18:15tan, Deportivo Alaves – Zaragoza. Bihar kilometroak egin beharko ditut. Baliteke bueltatzeko bidean erromes ugarirekin topatzea, izan ere gure hirira doazela ematen du. Esaten dute futbolik onena ikustera doazela… Osasuna!

By Swiss.

Día de nieve por Suiza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude