MOD MUGIMENDUA EUSKAL HERRIAN

Pandemia sasoi honetan, futbolik, kontzerturik edo gustoko ditugun edozein ikuskizunetara joan ezinean gauden honetan, atzera begirada bat botatzeko momentu egokia da. Gure lurraldeko kaleek hamaika istorio ezkutatzen dituzte, entzun ez ditugun istorio asko gainera. Blog honi hasiera emateko, gitar riff-en erritmora doazen eta garagardo usaina dauzkaten bitxikeriak dakartzagu.
Badakigu 60. Hamarkadan, Erresuma Batuan “Mod” mugimendua sortu zela, musika eta arroparen zale sutsuak ziren gazte batzuen eskutik. Aurrerago, “Revival Mod” sortzen denean, ustezko berpizkunde horretan, The Jam bezalako taldeak, Fred Perry poloak edo Levi’s bakeroak etortzen zaizkigu burura. Parka luzeak eta Vespa edo Lambretta scooterrak ziren hauen obsesioa. Mugimendu hau, “casual” kulturararekin aldenduta, antzekotasun asko dauzka. Edo hare gehiago, esan dezakegu 80. Hamarkadako casual ingelesak mod berriak zirela, kirol arropadun mod-ak. Gogoratu behar dugu, Blog honetan kultura futbolzalearekin zer ikusi duen guztia dugula gogoko.

80. hamarkadako
80. hamarkadako “casual-ak”.

Musikaren maitalea den gizon dotore bat ezagutuko dugu gaurko honetan, alaveszale amorratua dena gainera, ni bezala. Ziur nengoen kontatzeko gauza interesgarri ugari izango zituela, eta ez nengoen oker. Raulen eskutik mugimendu hau Euskal Herrira iristen deneko errepasoa jasoko dugu.
Guzti hau ulertzeko, 80.hamarkadara itzuli behar gara, gure lagunak 15 urte zituen garaira, Euskal Herrian, heroina eta “Rock radical Vasco” nagusi ziren garaira. Kaleetan punkiak, kinkiak edota heavy-ak erraz aurki zenenezakeen. Baina bazegoen hain ezaguna ez zen, edo behintzat, gehiegi hitz egin ez denari buruzko mugimendu bitxi bat, gure lagunak zainetan eramaten zuena gainera, urteetan zehar bizitza estilo bat baino gehiago izango zena.
Britaniar estiloa maite zuten gazteak iritsi ziren gure hirira, Gasteizera. Bazeuden hainbat gazte Inglaterrara joaten zirenak uda pasatzera eta ingelesa ikastera, eta kultura hau EH-ra ekartzen amaitu zuten. Hauetako bat, gure protagonista izan zen.

Gazte euskaldun mod-ak, mirandako kontzentrazioan, 1987. urtea.[/caption]

Beste garai batzuk ziren, ez zegoen arropa erosteko erraztasunik, ez dirurik, baina gure laguna kultura honekin konbentzituta zegoen eta nola edo hala bere janzkera honenekin atera nahi zuen kalera, eta hare eta gehiago festibaletara. Mod-ek trajeak eramaten zituzten aurrerago hitz egingo dugun kontzentrazioetara, beraz, aiton-amonen trajeak hartu eta beraien gorputzetara moldatzen zituzten, hau zen benetako Modfita. 90. hamarkadara iritsi baino lehen, Londreseko dendei egiten zizkieten eskariak sarritan, katalogoak garai horietako fanzineetan ikusi ondoren. Baina ez zeukaten arropa iritsiko zenaren ziurtasunik noski, eta askotan dirua galtzen zuten. Horrela pasa ziren urteak Raulek bere lehenengo fraka bakeroak erosi arte.
Hasiera batean pijoen gauza bat bezala hasi zen, atzerrian ikasteko ahalmena zeukatenen eskutik, baina aurrerago jende hura alde batera geratuko zen, eta nukleo gogorra izango zen belaunaldia gailenduko zen. Hauek zorroztasunez ulertzen zuten mugimendua, eta auzo guztietako gazteak biltzen zituen, 50 bat izatera heldu arte. Gogorra zen hemen sartzea, benetakoa izan behar zinen, eta ez zinen inoiz mod izango besteek zure burua mod-tzat hartu arte.
Gazte hauek ez ziren kalez-kale gehiegi joaten, gustoko zutena diskoteketara joatea zen beraien diskak jar zitzaten, hori baitzen aukera bakarra bere musika dantzatzeko. Revival Mod inguruko musika hain zuzen ere.
Baina gehien gustoko zutena kanpoko kontzentrazioetara joatea zen, euskaldunak beti elkarrekin, eta bertan beste musika estilo batzuk entzuten hasi ziren. Gasteizera ez baitzen heltzen, ez zegoen diska dendarik, eta aukera bakarra Madrilen edo Bartzelonan erostea zen ez bazenuen Inglaterrara posta bidez zerbait eskatu nahi.
Parkadun gazte ezberdin hauek ez zeuden guztiz ondo ikusita kaleetan, eta askotan nor-gehiagokak izaten zituzten beste gazte batzuekin. Askotan pijo edo fatxatzat hartzen zituzten, eta gure lagunak ez zuen inoiz hau ulertu, izan ere, ikurrinekin harro joaten ziren eta abertzale sutsu asko zeuden beraien artean. Hasiera batean, jipoiak jaso zituzten behin baino gehiagotan, baina hortik aurrera taldean joatea beharrezkoa zutela ikusi zuten eta kalean errespetua irabazten hasi ziren. Beraz, esan dezakegu Quadrophenia film famatuan ikusitako antzeko irudiak gure hirian ikus genitzakeela. Gure lagunak umeen txorakeriak bezala ikusten ditu borroka hauek gaur egun, baina urte horietako egoera zen, eta labanen bat baino beste ikustea ere gogoratzen du.

Quadrophenia filmeko eszena, 1979. urtea.

Aurrerago beraien kontzentrazio propioak sortzen hasi ziren, “Concentracion Mod Cantabrica“ deiturikoak. Lokala alkilatu eta kontzertuak eta jaiak antolatzen zituzten, beti dirua galduz, baina hori zen beraien jarrera, kulturari pizgarri bat ematea besterik ez zen helburua. Duela urte batzuk garai horietako fanzine eta kartel guztiak zituen gorderik, baina behin batean zaborrara bota izateaz damutzen da gure laguna, biok uste dugun moduan, gaur egun altxor bat izan baitaiteke.
Scooterrekin hasi ziren mugitzen 18 urteetatik aurrera, kanpoko kontzentrazioetara joanez. Gure laguna unibertsitatean sartu ondoren apur bat aldenduko zen, baina bere lagunak Scooter Boys bilakatu ziren, eta Soul jaialdiak antolatzen hasi ziren.
Zoritxarrez bere inguruko alaveszale bakarra zen Raul, garai txarrak ziren klubarentzat, hirugarren eta bigarren b mailan jokatzen zuen eta benetako zaleak baino ez ziren Mendizorrotzara joaten. Beraz gure laguna beti joan izan da bere kabuz, futbola bere modura biziz.

“Awaydays” pankarta alaveszalea Vallekasen.

ELKARRIZKETA RAULI

 

Nola jotzen duzu zure burua?

Gaur egun nire burua “Anglobasque” bezala jotzen dut nire estiloa aldatzen joan delako, baina britaniar moda gustoko izaten jarraitzen dut. Nahiz eta gazte nintzenean Mod zorrotza izan.

Noiz eta nola piztu zitzaizun kultura honekiko interesa?

Irlandan pasatzen nituen udak ingelesa ikasten, eta han O Connell streeten bilduta, hauen kontzentrazioak ikusten hasi nintzen, ispilu ugariko scooterrak eta Moden poseak arreta piztu zidaten eta asko gainera. Honekin batera Dublin diska dendez beteta zegoen, eta musika estilo hau entzuten hasi nintzen. Guzti hau Gasteizen ikustea ametsa zen.

Zein punturarte ikusten duzu garrantzitsua estetika?

Estetika nahi ta ezkoa dela uste dut mod kulturan, baina dena batera joan behar da. Estetika, jarrera edo kulturarenganako siniskera eta musikaz jakin. Benetakoa ez zena “plastiko” deitzen genion.

Bizitza estilo bat da?

Dudarik gabe, zure eguneroko jarrera baldintzatzen duen zerbait da. Ez da soilik asteburuan buruan daukazun zerbait.

Casual kulturaen maitale zarela kontuan hartuta, nola ikusten duzu estzena Euskal Herrian?

80. hamarkadan oso gutxi ginen honi buruz bagenekien arabarrok, akaso ni eta lau mod gehiago, interesgarria iruditu zait beti. Gaur egun, 49 urterekin begi onez begiratzen dut. Poztekoa da gaur egun dagoen estzena. Mendizorrotzan “Perry boys and girls“, Adidas trainers, smock jackets eta bestelako arropa ikustea itzela da neretzat. Nire iloba eta bere lagunak ikustea da honen islada ezin-hobea. Estzena sasoi betean dagoelakoan nago. Dena den istiluak alde batera utzita, Smart Casual izatea gogoko dut. Futbola, musika, trainers eta adiskidetasuna uztartzean datza. Nolabait ere, espero dut sasi guztien gainetik casual estzena luzerako egotea Euskal Herrian.

Zeintzuk dira zure arropa markarik gogokoenak?

Pretty Green, Fred Perry, Lyle & Scott edo M.A. Strum bezalakoak ditut gustoko, esan bezala nire estiloa gaur egun casualera abiatu da.Nola lortzen dituzu?

Interneten bidez, noski, Gasteizen ez daukagu aukera gehiegi eta modurik errazena da.

Badaukazu scooterrik gaur egun?

Bai, hiru gainera. 

Lambretta scooterra.
Raul bere Lambretta gidatzen.

Esperientziaren bat atzerrian?

Maduritoak izanda scooterrak hartu ditugu eta White Horse Scooter Rally-ra joan gara maiz, baita Brighton Mod Weekender-era. Baina nagusia nagoela uste dut 3 egun farraz egoteko eta bueltatzean zuzenean lanera joateko, horregatik azken urteetan ez naiz joan.

Irakurketa edo libururen bat gomendatu ahal diguzu?

Futbolarekin zer ikusia duten bi liburu ditut gustoko.
“Fiebre en las gradas”, Nick Hornby
“Como llegamos a la final de Wembley”, J.L. Carr

Abestiren bat?

Bat esatea zaila da, bi esango dizkizut, futbolari moduren batetan lotzen ditudanak:
Saturday‘s kids – The jam
Travellers Tune – Ocean Colour Scene

Oasis, The Jam edo Stone Roses bezalako talderen bat egongo da etorkizunean?

Bai, ziur aski. Casual mugimendua futbol inguruko Mod-ak direla esan dezakegu, Revival Mod mugimenduaren ondoren, Britpop-a sortu zen eta hau badauka lotura zuzena futbol zaleekin. Hurrengo belaunaldian berdina geratatuko dela uste dut, musika mota berri bat sortuko da beste janzkera berri bat eramango duena eskutik, baina beti sustrai berdinekin.

EL MOVIMIENTO MOD EN EUSKAL HERRIA

En estos tiempos de pandemia, sin futbol, sin conciertos o sin cualquier evento público que tanto nos gusta, es un buen momento para echar la vista atrás. Esta, nuestra tierra, está llena de calles que esconden historias, muchas de ellas jamás contadas. Para estrenar este blog, os traemos anécdotas y curiosidades a ritmo de riffs de guitarra y aroma a cerveza.
Como todos sabemos, en la década de los 60, de la mano de unos fieles seguidores británicos de la música y la ropa, surgió el movimiento mod. Más adelante se abriría paso el Revival Mod, o su supuesto resurgimiento, con lo que nos viene a la cabeza grupos como The Jam, polos de Fred Perry o vaqueros Levi’s. Las parcas largas y las Vespas o Lambrettas eran la obsesión de estos. Este resurgir tiene muchas similitudes con la cultura casual que tanto nos gusta. Sin ir más lejos, podríamos decir que los casuals de los 80 eran los nuevos mods, mods vestidos con ropa deportiva. Y como no, en este Blog nos interesa todo lo relacionado con la cultura futbolera.

 
Casuals británicos de los 80.

Tenemos el placer de contar con un elegante amante de la música, que a su vez, es alavesista hasta la medula, como yo. Estaba seguro de que tendría muchas cosas interesantes que contarnos, y no me equivocaba. De su mano, le daremos un repaso a la época en la que este movimiento llegó a Euskal Herria.
Para entender la tesitura, tenemos que remontarnos a la década de los 80, época en la que nuestro amigo era adolescente. El Rock Radical Vasco sonaba con fuerza y la heroína estaba en cualquier esquina. Era frecuente encontrarte con punkis, kinkis o heavies por la calle. Pero también había lugar para una corriente diferente de la que no se ha hablado tanto por estas tierras. Un movimiento que nuestro protagonista llevaba en las venas y sería durante años más que un estilo de vida.
De pronto, llegaron los amantes del estilo británico a nuestra ciudad, Gasteiz. Había unos cuantos jóvenes que iban a pasar los veranos a Inglaterra con el objetivo de aprender inglés, algunos volvieron cambiados, maravillados por algo diferente nunca antes visto por aquí. Uno de estos jóvenes fue nuestro amigo Raúl.

Jóvenes mods vascos en la concentración de Miranda de Ebro, 1987. 

Como podemos imaginar, eran otras épocas, no había facilidades para comprar ropa, ni tampoco las mejores condiciones económicas, pero nuestro protagonista estaba convencido de esta cultura y quería lucir sus mejores galas de una forma o de otra, más aún en los festivales que tanto le gustaban. Los mods iban trajeados a las concentraciones de las que hablaremos más adelante, y para ello, cogían los trajes de los abuelos y los ajustaban a sus medidas, este era sin duda el auténtico Mod-fit. Antes de llegar a la década de los 90, se hacían pedidos por correo a Londres, pero nunca podías tener la certeza de que la ropa o los discos llegaran, por lo tanto, muchas veces era tirar el dinero. Aun así, esta gente ansiaba vestir elegante. Y así pasaron los años hasta que Raúl se pudo comprar sus primeros vaqueros.
En un principio esto era una cosa de pijos, de aquellos que podían permitirse estudiar en el extranjero, pero más adelante estos se quedarían a un lado, y se abriría paso el núcleo duro, los de verdad. Estos últimos, entendían el movimiento como algo estricto y gente de todos los barrios se unió, hasta llegar a ser unos 50. No era fácil entrar, tenías que ser auténtico, y nunca ibas a ser mod, hasta que los demás te consideraran como tal.
Estos jóvenes no callejeaban demasiado, y lo que les gustaba era ir a las discotecas, donde podían poner durante un corto tiempo alguno de sus discos y bailar despreocupados. Revival Mod a todo volumen.
Pero lo que más les gustaba era ir a las concentraciones de fuera, los vascos siempre juntos. Allí es donde sus oídos se deleitaban con nueva música, ya que a Gasteiz no llegaba con facilidad, no había tiendas de discos y la única oportunidad era comprar en Madrid o Barcelona si no querías pedir algo por correo y jugártela.
Los chicos de las parcas no eran muy bien vistos por las calles de Vitoria, y muchas veces mantuvieron disputas con otros jóvenes. Les tachaban de pijos y fachas, cosa que nuestro amigo nunca entendió, ya que mostraban la ikurriña con orgullo y había mucho abertzale entre sus filas. Les toco pillar en más de una ocasión, pero fue ahí cuando vieron la necesidad de hacerse fuertes en grupo y empezaron a ganarse el respeto en la calle. Podríamos decir que aquellas escenas de la famosa película Quadrophenia también pudieron verse por las calles de nuestra ciudad. Llegando incluso a ver navajas de por medio en alguna ocasión, nuestro protagonista recuerda aquellas historias como algo absurdo a día de hoy, pero era lo que había en esa época.

Escena de la película Quadrophenia, 1979.  
Escena de la película Quadrophenia, 1979.

Más adelante, estos empezarían a crear sus propios eventos, llamados “Concentración Mod Cantábrica”. Alquilaban un local y organizaban conciertos y fiestas, lo que significaba siempre una pérdida de dinero, pero esa era la actitud, la pasión, solo querían darle una chispa a la cultura. Desgraciadamente nuestro amigo tiro hace unos pocos años todos los fanzines y carteles que guardaba de la época, cosa de la que se arrepiente hoy en día. Sin duda compartimos que serían un tesoro.
Desde los 18 años se empezaron a mover con sus scooters, iban a las concentraciones de fuera. Raúl se alejaría un poco de todo esto al entrar en la universidad, pero sus amigos se convirtieron en auténticos Scooter Boys, y empezaron a organizar festivales de Soul.
Tristemente nuestro amigo era el único alavesista de su entorno, corrían malos tiempos para el club en tercera división, y solo los verdaderos hinchas acudían a a nuestro templo, Mendizorrotza. Es por esto que Raúl siempre ha acudido por su cuenta, eso si, viviendo el futbol a su manera.

Pancarta del glorioso, awaydays, Vallecas. 

 

ENTREVISTA A RAUL

¿Cómo te definirías?

Hoy en día me considero una especie de “Anglobasque”, mi estilo ha ido cambiando durante los años, pero sigo siendo un amante de la moda british. Eso sí, cuando era joven, era un mod de los pies a la cabeza.

¿Cuándo y porque empezó tu devoción por esta cultura?

Así como algunos jóvenes iban a Inglaterra a estudiar inglés, yo iba a Irlanda. Fue en Dublín, en O’Connel Street, donde veía a los mods concentrados con esas scooters plagadas de espejos, haciendo su tan conocido pose. Por otra parte, Dublín estaba lleno de tiendas de discos y empecé a escuchar más y más música de este género. Obviamente era un sueño poder ver algo así en Gasteiz.
Al igual que los irlandeses llevaban la clásica diana con sus colores, nosotros los euskaldunes la lucíamos con los nuestros.

¿Hasta qué punto es importante la estética?

La estética es imprescindible para el mod, pero todo tiene que ir de la mano. Estética, actitud y fe en el movimiento junto a cultura musical. El que no era de verdad, lo llamábamos “plástico”.

¿Es un estilo de vida?

Sin ninguna duda, es algo que condiciona tu día a día, no solo algo que permanece en tu cabeza durante el fin de semana.

¿Teniendo en cuenta que también eres amante de la cultura casual, como ves la escena en Euskal Herria?

En la década de los 80 éramos cuatro gatos quienes conocíamos esta cultura, yo y algún mod mas si acaso. Siempre me ha parecido interesante, y a mis 49 años lo miro con buenos ojos. Por lo tanto me alegra la escena que hay hoy en día y puedo opinar de lo que veo en Araba. Ver “Perry boys and girls”, Adidas Trainers, smock jackets y demás ropa en las gradas de Mendizorrotza me parece brutal. No hay mas que ver a mi sobrino y sus amigos, quienes van a la grada de Iraultza y ya han empezado a lucir este tipo de prendas. La escena está sin duda en su punto álgido. De todos modos, dejando a un lado las broncas, me gusta ser un Smart Casual. Se trata de futbol, música, trainers y amistad. Aun así, espero que por encima de todo la escena casual tenga una larga vida en Euskal Herria.

¿Cuáles son tus marcas de ropa favoritas?

Pretty Green, Fred Perry, Lyle & Scott o M.A. Strum son mis favoritas, como bien he dicho mi estilo se ha “casualizado” hoy en día.

¿Como las consigues?

Por internet, por supuesto, aquí en Gasteiz no hay mucha oportunidad de conseguir algo decente, por lo tanto, no me queda otra.

¿Tienes alguna scooter a día de hoy?

Claro, tengo 3 además. Trato de escaparme con ellas siempre que puedo, son una especie de liberación.

Lambretta scooter

Raul conduciendo su Lambretta. 

¿Alguna experiencia en el extranjero?

Una vez siendo maduritos, hemos cogido las scooter y nos hemos ido al White Horse Rally varias veces, también al Brighton Mod Weekender. Pero creo que ya me estoy haciendo mayor para estos trotes, ya no llevo bien eso de estar 3 días de fiesta y volver de “gaupasa” al trabajo jaja.

¿Nos podrías recomendar alguna lectura o libro?

Mencionare un par de libros que me gustaron mucho.
“Fiebre en las gradas”, Nick Hornby
“Como llegamos a la final de Wembley”, J.L. Carr

¿Alguna canción?

Es difícil elegir una, te diré dos que de alguna manera relaciono con el futbol:
Saturday‘s kids – The jam
Travellers Tune – Ocean Colour Scene

¿Habrá alguna banda como Oasis, The Jam o Stone Roses en el futuro?

Si, estoy seguro de ello. Así como podemos decir que el movimiento casual son los mods del futbol, después del Revival Mod surge el Britpop, que si va de la mano con los hinchas del futbol. Al igual que en esta última evolución, creo que volverá a ocurrir algo parecido. Se creará un nuevo género musical que vaya de la mano con una nueva estética, pero siempre teniendo en cuenta los orígenes.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude