DAVID “INFERNU” SORIA: ELKARRIZKETA

  • Familia burua, boxeolaria, harmailetako munduaren maitalea, langilea… guk modu askotan definitu ahal zaitugu, baina nola egingo zenuke zuk?

Lehenik eta behin agur bat eta eskerrak eman nahi dizkizuet elkarrizketagatik eta harmailetako munduari bizia emateagatik. Baita boxeoari buruz interesa izateagatik ere!

Ezin hobe definitu nauzue egia esan karkar. Baina azken finean, hori da David Soria, boxeoaren munduan bere txokoa bilatzen ari den Iruñako mutiko bat. Bere eguneroko bizitza entrenatzea da, baita familia eta lagunekin egotea ere. Ondo esan duzuen moduan langilea naiz.

David Soria boxeador.
Plata o plomo. David Soria aldageletan.
  • Egia da boxeoak batzuetan bizitza zailak edo gatazkatsuak dauzkan jendea erakartzen duela eta ez dela edozeinentzako. Nondik dator David Soria?

Bada, gaur egun edozein motatako jendea dago boxeoan, baina bai. Azken finean, boxeoa nire aita bezala sentitu dut. Errespetua, konpromisoa  eta sakrifizioa bezalako balioak erakutsi dizkit. Baita ordutegi bat izaten eta errutina bat betetzen. Nire bizitzan dauden gauza garrantzitsuenetarikoak erakutsi dizkit.

David Soria Iruñeako mutiko bat da, zeinak egun batean boxeo munduan amaitu zuen zorionez. Gaur egun, nire pasio hori gabe, ez dakit non egongo nintzatekeen. Dakidana da, gimnasioan nagoela nahi dudan bizitza eramaten.

  • Zer dela eta deitzen dizute Infernu?

Nire gimnasioan dauka jatorria, Kanku Gym.

Nire taldekideek txantxetan esaten zidaten, erritmo handia daukadala, oso astuna naizela. Nirekin sparring egitea infernu bat dela… infernua hortik eta infernua hemendik, eta apaiz batek alergia ematen didala kontuan hartuz… karkarkar. INFERNU geratu zen, eta harrotasunez eramaten dut gainera!

  • Argi dago zure pisuan momentuko boxeolari bat zarela, baina gaur egun zaren bezalako boxeolari profesional bat izatera heltzeko ziur gaude hainbat gauza sakrifikatu izan dituzula. Zer uste duzu aldatu dela zure bizitzan zure karrerak gora egin duen heinean?

Bertute bezala burugogor izatea daukat, batzuetan, emaitza txarrak ematen dizkit, baina asko entrenarazten dit.

Hasiera, amateur nintzenean, boxeatzen hasten den edozein mutikok bezala entrenatzen nuen, baina profesionala bilakatzean benetan entrenatzen duzu.

Honek, noski, aldaketak ekarri ditu nire bizitzan. Boxeolari bat bezala elikatzen naiz, boxeolari bat bezala hartzen dut atseden eta boxeolari batek bezala entrenatzen dut. Horrela da nire eguneroko bizitza.

Borrokatzen dudanean, jende askori gustatuko litzaioke ring gainean nire ordez egotea, baina horretarako parranda egiteari utzi behar diozu, ezin duzu pizza bat jan askotan eta ezin dituzu lagunekin garagardo batzuk hartu… egun horietan ni naiz bere lekuan egotea nahiko lukeena.

  • Covid nazkagarri hau kontuan hartuta, eta nahiz eta borroka batzuk bertan behera geratu zaizkizun, zure Instagramean ikusten dugu etengabe ari zalera prestatzen. Beti erne. Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?

Entrenatzen jarraitzen dut bizitza honetan ondo egiten dakidan gauza bakarra delako…beste gauzetarako desastre bat naiz, bestela galdetuiozue nire neskari karkar.

Hiru borroka bertan behera geratu zaizkit, imagina dezakezu. Gainera boxeoaz bizi ezin naizen momentu batean nago, baina poltsek ematen dizkidaten extra horiek lasaiago arnastuarazten  naute. Baina tira, espero dut otsailean dena berriz mugitzen hastea eta titulu nazionala defendatzea, etxean edo edozein lekutan, gauza borrokatzea da!

David Soria Boxeador
David Soria egurra ematen.
  • Kijada Fight Brand, made In La Vieja Iruña. Zer kontatzen diguzu marka honi buruz?

Karkar bi lagunek sortu zuten marka da eta ni ahal dudan heinean laguntzen saiatzen naiz, izan ere, boxeoak eta familiak denbora gehiena kentzen dit.

Baina tira, Iruñea zaharrean 100% egindako marka da. Makarrismoa, kultura nafarra eta futbola nahasten du. Nahasketa ezin hobea!

Bota begirada bat!

  • Arropa makarra eta musika ere? Zer da zure kaskoetan gehien entzuten dena?

Edozein gauza entzun dezaket, momentuaren arabera.

Entrenatzeko batez ere rap eta Oi!

Azken bolada honetan Eskejes Herejes, Yugular, Poetas Muertos (Iruñako rapa), Bizardunak, Siete Balas edo Against You bezalako taldeak entzuten ari naiz.

Honekin batera, gidatzeko Los Chichosen CD bat eraman dezaket oso altu.

Eta arratsaldetan txikiarekin, Sorgiña Piruliña eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots karkarkar.

  • Ringera Nafarroako kateekin zu igotzen ikusteak txunditu egiten gaitu, baita Altsasukoen aldeko aldarrikapenak egiteak. Zergatik erabaki duzu konpromezu hau hartzea eta ez gehiengoa bezala izatea?

Azken finean ez zait ahazten nor naizen, ezta nondik natorren, askoz gauza gehiago nahiko nituzke aldarrikatu.

Nafarroako kateak beti eramango ditut nirekin titulu bat lortzeko borrokatzen dudanean. Nire jendearen eta nire lurraldeko  bandera da.

Errepresio bortitza jasaten ari den norbait lagundu ahal badut, beti egingo dut. Borrokatzen dudanean ahotsa emango diet telebistako kameren aurrean edo bost mila pertsonen aurrean. Aprobetxatu beharreko zerbait da. Kontu hauetan sartzen zarenean jende askok politizatu egiten zaitu. Baina begi onez ikusten nauen jendeak errespetatu egiten nau eta hori da niri axola zaidana, nire alboan izan nahi ditudanak erakartzea da nire helburua.

Zerbait argi baldin badaukat, ez diodala naizena izateari utziko norbaiti gustatzeko.

David Soria. Altsasukoak aske.
Aldarrikapenerako momentua. David Soria “Altsasukoak Aske” kamisetarekin.
  • Aurten estatu mailako txapeldun bilakatu zara Superwelter pisuan, zorionak! Badago egun horretako argazki bat oso gustuko duguna. Zure neska eta alaba besarkatzen agertzen zara, txapela buruan eta Osasunaren kamiseta soinean. Zer da David Soriarentzat Club Atletico Osasuna?

Argazki hori izugarria da. Etxean K.Oz irabaztea, estatuko titulua… nire osaba ringera igo zen eta aurresku bat dantzatu zidan, berak eman zidan txapela. Gero nire neska eta alaba ringean… eta nola ez, Osasunaren kamiseta.

Eztarria Sadarren utzi dut igande guztietan nire taldea animatzen nuen bitartean, eta orain nire jendean eztarria uzten ikustea nire lehiaketetan… boxeoak ematen didan gauzatik handiena da.

Osasuna nire taldea da, nire jendea eta familia irudikatzen du. Gauzak hauek ulertzen dituenak badaki zertaz mintzatzen naizen.

David Soria Boxeo osasuna
David Soria bere alabarekin ohorezko sakea egiten. Sadar futbol zelaia.
  • Egun horretan kontuan hartzeko moduko beste gauza bat Kerman Lejarragak ringean mikrofonoa hartu zuenean izan zen. Harmaileko jendeari eskerrak ematen dizkio, Athleticeko zaleei eta Osasunako zaleei, hauek bertan zeudela, nola ez. Uste dugu hau irudi argia dela, eta oso ondo erakusten duela zein indartsu dauden euskal taldeak gaur egun. Zer dira beraiek zuretzako edo zer zara zu beraiekin batera?

Gaur egun euskal zaleen artean dagoen batasuna izugarria da!

Kerman eta biok borrokatzen badugu lehiaketa berdinean eta harmailetan Herri Norte eta Indar Gorri batzen badira… gixajoak hona gu irabaztera datozenak. Hori bai infernua! Karkarkar.

Pertsonalki, ezin izango diot nire jendeari nigatik egiten dutena eskertu. Infernua azken finean hori da, nire kolpeak eta nire familiaren garrasiak harmailan, batasun hori!

  • Eskerrik asko zure laguntzagatik eta elkarrizketagatik. Ez dago ezer hobeagorik boxeo euskalduna maila gorenean ikustea baino, ziur gaude “gerra” ematen jarraituko duzula. Ring baten gainean zu ikusteko irrikitan gaude. Hemendik aurrera nahi duzuna adierazteko askatasun osoa duzu.

Eskerrik asko beste behin elkarrizketarengatik. Harmailei ahotsa emateagatik eta kasu honetan boxeoari ere.

Besarkada bat!

Jarraitu horrela!

David Soria boxeador.
Infernutik agur bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude