CASUALS FROM VASCONIA KAMISETA

Udazkena bete betean sartu zaigu eta gure bigarren produktua kalean da jada!

Zerbait berezia egin nahi izan dugu oraingo honetarako. Portugalen ekoizten jarraitzen dugu, kalitatezko kotoia erabiliz. Tratamendu begetal bat frogatu dugu gure tixerta berrietan, eta paregabeak diren kolore biziak lortu ditugu. Etiketa berri batzuk gehitu dizkiogu albo batean, “dotore“ daramatenak.

Barneko serigrafia mantentzen jarraitzen dugu eta kanpokoari dagokionez, omenaldi bat egin nahi izan diogu euskal grafiari. Erabilitako tipografia ez da edozein, KN03 artistak garatutako lana dugu hau, eta modu honetan aurkezten du:

HIZKI

HIZKI alfabeto latinerako eginiko unicase tipografia da. HIZKIk, Euskal Herriko hilobi eta egurrean landutako letrak oinarri hartuz, helburu du programazio digitalaren bitartez euskal grafia gaur egungo testuinguruan jartzea.

HIZKI.

Hamabigarren mendetik aurrera, gutxi gorabehera, euskal nekazari eta artisauak inskripzioak egiten hasi ziren hilerrietan eta baserrietako sarreretan. Erromatar idazkera sisteman oinarritu ziren, baina tresna berdinak ez zituztenez, erromatarren letrak bezala, harrian grabatu beharrean, letra inguruan grabatu zituzten hizkiak. Badirudi, beraz, antzinako euskal estelak grabatzeko teknika bereziak hizkien forma zehaztu zuela: zuzenak eta sendoak.

Euskal grafiaren existentziari buruzko galderak XX. mende hasieran du jatorria, Espainiako Gerra Zibilera arte garatutako Euzko Pizkundea izenarekin ezagutzen den mugimenduarekin bat. Isiltasunez eta errepresioz betetako diktaduraren ondoren, Euskal Herriko nazio nortasuna gordetzeko aldarrikapen aldia hasiko da. Eragile sozial eta kulturalek kolektiboaren nahian lagundu zuten. Euskal grafia oso baliabide erabilia izan zen kutsu nazionalista areagotzeko bai erakundeetan, bai negozioetan eta bai mugimendu politiko-sozialetan.

HIZKI, euskal grafia.

Euskal kultura sustatu nahian garatutako tipografia digitala da, folklorismo hutsetik ihes egin eta euskal grafiari balioa eman nahi dion proiektua da. Gaur egun, euskal grafia esparru oso zehatzetan erabiltzen da, ostalaritzan zein euskal produktuetan du presentzia nagusia, baina hortik aurrera erabilera oso murritza da, batik bat, garatu gabe dagoelako euskal grafia digitala.

ESKATU ZURE KAMISETA

Gure produktuen atalan dituzue eskuragarri. Gizonentzat XS neurritik XXLra, emakueei dagokionez, S eta M neurriak ditugu. Unitateak mugatuak izango, ez geratu bera gabe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude