CASUAL CONNOISSEURREKIN ELKARRIZKETA, I. ATALA: FOOTBALL, FIGHTING & FASHION

Tom eta Dam ezagutu nituen unea, nola ez, topaketa “casual” bat izan zen. Lagun batzuk ikusteko asmoz etorri nintzen Erresuma Batura. Ostiral arratsalde horretan Brick Laneko kaleetatik behera nindoan, denbora egin behar bainuen Brixtoneruntz abiatu baino lehen The Streets bere itzulerako biran zuzenean ikusteko. Urrunean, ezagunak egiten zitzaizkidan bi profil ikusi nituen kontrako noranzkoan ibiltzen, baina gurutzatu arte ez nituen ezagutu. Danek eskua altxatu zuen agurtzeko intentzioarekin eta momentu horretan haiengana hurbildu nintzen: “Ey, txaketa hori ezaguna egiten zait, bai jauna” – esan zidan. Egun horretatik aurrera pinta ugari edan ditugu elkarrekin irla honetan barrena, eta asko pozten nau benetako lagun bezala izatea. Bi lagun on, eta kasu honetarako axola zaigun gauzarik garrantzitsuena, hitz egiten dutenari buruz dakiten bi lagun. Ezin nuen aukera paregabe hau galdu, futbolari, casual pentsamenduari, beraien marka den Casual Connoiseur edo pandemiaren erruz bizi dugun egoera kaskar honi buruz galdera batzuk egiteko, baita Toryren gobernuari buruz.

Hemen daukazue Dan jauna egindako galderei erantzuna ematen…

  • Ni bezalako anglofiloentzat ez da arraroa Erresuma Batua oinarri hartzea herri kulturari buruz hitz egitean, nola edo hala bertan jaio izana amesten dugula esan dezakegu. Baina, bizitza honetako guztia bezala, suposatzen dut ez distira guztiak ez direla urre. 80. hamarkadan Ingalaterrako iparraldean haztea nola izan zen kontatu ahal diguzue?

Nire kasuan ez nuen txarto pasa izan, 1980an jaio nintzen, beraz belaunaldi horretan emandako gatazketatik kontzientzia handia jaso izan dut. Umea nintzenean nire aurrean zegoenak gehiago kezkatzen ninduen, noski. Star Wars, Action Force panpinak edo egun osoa kalean jolasten ematea adibidez. Nire aitak publizitatean egiten zuen lan, horregatik auzo on batean hazteko aukera izan genuen eta haurtzaro egoki bat izan genuen orokorrean. Txikiak ginenean nire aitak denboraldi luzeak ematen zituen atzerrian lanean (Saudi Arabian), beraz ama izan nuen hurbilago beti. Urte horietan zehar nire aita Magnum detektibea zela pentsatzen nuen, Tom Sellecken antza baitzuen. Nire aitak nahasmendu bipolarra pairatzen zuen, gainera abusatzailea eta alkoholikoa zen. Denboraldi batzuk ospitale psikiatrikoan pasa behar izan zituen, imagjina dezakezue momentu desatsegin ugari egon zirela hazi ginen bitartean. Baina ez da beharrezkoa horri buruz hitz egitea. Mundu guztiak dauzka bere arazoak, ez al da horrela? Uste dudana da, esperientzia horrek bizitza osorako baldintzatu ninduela eta arrastoansarrarazi nauela, gaur egun ezkonduta nago.

Hemen iparraldean taldeekin eta sala edo diskotekekin zer ikusia duen kultura oso garrantzitsua daukagu, baina behin baino gehiagotan oso urrun eraman izan da. Historia oso aberatsa daukagu, baina batzuetan parodia bihur daiteke, batez ere “hau Manchester da, hemen gauzak beste modu batera egiten ditugu” esatean eta aldi berean Haçiendaren ipuina erabiltzean hiritik kanpokoak diren ume pijoei apartamentu batzuk saltzeko.

  • Duela gutxi, Asturieseko UC Ceareseko eta zuen jendearen arteko erlazioa badagoela ikusi nuen. Cearesekoa den ezagutzen dudan norbaitek Edgeley Parkera egiten zituen bisitei buruz hitz egin zidan, baita Stockporteko lagunekin kanpora egiten zituen bidaiei buruz ere. Edgeley Parkera joatea gustatuko litzaidake hau guztia amaitzean, ez naiz bertan sekula egon. Noiz hasi zineten futbolera joaten? Zer da zuentzako Countyren jarraitzaile izatea?

Ez nago oso ziur adiskidetasun horri buruz zerbait entzun izanaz, baina taldearen izena ezaguna egiten zait. Atzerriko jende ugari ikusi izan dut gure partiduetan: alemaniarrak, suediarrak eta abar. Oso esanguratsua da Edgeley Park eta Castle Street aukeratu izana Old Trafford edo Etihaden ordez. Esango nuke nire lehenengo denboraldia 1990/91 izan zela, bakarrik joan ahal izan genuenean gure aitonak edo aitak partiduetara noiz edo noiz eraman ondoren. Denboraldi horretan mailaz igo ginen eta taldearentzat hamarkada oso on baten hasiera izan zen, urte magikoak, dudarik gabe. Nire kasuan, hasiera izan zen mundu honetan eta ikusi nuen guztia zen, egia esan, txarto ohituta geunden;Wembley zaharrera lau bidaia bi urtetan, bi igoera, Premiershipeko taldeak bidean utzi kopako kanporaketetan, zelaian jokalari esanguratsuak eta gure entrenatzaileen artean bi onenetarikoak. Gure aukeren gainetik lehiatzen ginen, egia esan. Urte horietan zehar norgehiagoka handiak sortu genituen, nahiko bortitzak izango zirenak. Stoke City, Burnley, Wigan edo Bradford City. Niretzat erraza da, etxeko taldea da, estadioko fokuak ikus ditzaket nire logelatik. Inoiz ez nau futbolaren arrakastak mugitu, eta ez du egingo; zure hiriko taldea defendatu behar duzu, ez dago gehiago. Egia da beste talde batzuek interesa piztu didatela eta haien zelaiak bisitatu ditudala; Dynamo Berlin, Sampdoria edo Catania. Baina niretzak soilik bat dago, eta egia esateko, batekin nahiko! Hala ere, beste talde batzuekin harremanak izatea ulertzen dut, batez ere atzerrian. Countyko jendeak Hamburgorekin erlazio estua du, jende ona dira. Berriz ere, pozten nau Stockportarengatik adiskidetasun onak jaio izan direla ikusteak.

countylads
countylads
  • Imagina dezaket, belaunaldi horretako gazte askok bezala, firmen eszenan murgildu zinetela. Nola gauzatu zen hori eta nola gogoratzen dituzue urte zoro horiek? Jarrera berdina eramaten jarraitzen duzue?

Asko gozatzen nuen zerbait zen, hogei urte inguru nituenean buruan neukan guztia zen. Aste osoan zehar egiten nuen lan larunbateko futbol momentu horiek bizitzeko. Urte horietan, casual eszenak momentu ezinhobeagoa bizitzen ari zen, atzerantz begiratzen baduzu (90ko hamarkadara) oraindik gertatu berria ematen du, baina orain ere txundigarria da momentu horiek gogoratzea argazki zaharrak ikusten dituzun bitartean. Uneko arropa eta estiloa ikaragarria zen, baliteke nire garai gogokoena izatea. Beroki handia, jertseak, bufandak eta bonetak. Mundu guztiak ez zuen estilo berbera, uniformetasun gutxiago ikusten zen, nabaritzen zen jendeak bereizteko esfortzua egiten zuela. Futboleko eszena guztia bikaina zen: etxetik kanpoko partiduak, autobus edo trenetan bizitako bidaiak edo 5 pertsonako taldeak kotxeetan. Garai onak. Kezka gehiegirik gabe bizi ginen.

countylads

Beti jartzen zen eztabaidan ondo jantzita joaten zen jendeak potro handiak izango ote zituen. Esango nuke horrekin bat natorrela, 2000. urtea heldu zen arte ez zenuen mundu guztia Stone Island edo lentedun txanoekin ikusten, beraz, horrela jantzitako norbait ikusten bazenuen, bazenekien ez zela edozein. Oraindik badaukat arroparekiko “gusanillo” hori, baita estiloa inguratzen duen guztiarekiko ere, ez dut uste hori desagertuko denik, asko nabarmendu zen hori urte askotan zehar eta oso interesgarria iruditzen zait garapena bizi edo ikustea. Azken bi urteetan futbolera bueltatu izan naiz eta partiduez gozatu dut denbora asko pasatu ondoren. Taldea egoerarik txarrenean zegoenean, puntu batera heldu nintzen non zelaira joaten nintzen taldearekiko neukan leialtasun printzipioagatik edo ohituragatik. Beti gogoratuko dut partiduak Coca-Colaren osagaiak irakurtzen ematen zituen ume hori, futbol tamalgarri eta aspergarria bizi genuen. Seigarren mailara ere jaitsi izan gara eta desesperatzeko moduko denboraldiak bizi izan ditugu. Gauzak hobetuz doaz orain, talde garrantzitsuagoa izaten amaitu dugu, jende askoko desplazamenduak egin ditugu eta askoz gehiago gozatu egin dugu. Maila horietan tabernak izaten dituzte estadio barruan, beraz garagardoa litroka edaten da partiduetan- orain gertatzen ez dena- faltan botatzen den gauza bat da. Nuneatonen igoerarako lehia irabazi genuen 2019an, National Leagueko txapelduank bihurtu ginen. Egia esan, ez nuen pentsatu horrelako zerbait irabazteko ohorea izango genuenik, baina sekulako denboraldia izan zen eta zori apur batekin Fooball Leaguera bueltatzeko bidean jarriko gara urte asko pasatu ondoren, gurutzatu hatzamarrak! Clubaren jaun berriek diru ugari sartu dute azken bolada honetan eta aldaketa handiak egon dira, hala ere, aurten playoffak jokatuko ditugula ematen du. Oraindik ezin dira zaletuak zelaira sartu, ziur nago igoera arraro eta urardotua izango litzateke. Baina gertatzekotan, dudarik gabe, sinatuko nuke.

countylads
  • Futbolean ematen den biolentzia argudiatzeko orduan, idatzi ugari eman dira. Hala ere, nire ustez, askok ez dute zergatia ulertzen. Teoria soziologiko ezberdinak lantzen ematen dute denbora, kontua azkoz errazagoa den bitartean. The Firm filmean Nunkek esaten zuen moduan: “Zergatik ez diozu zuzenean esaten liskarretan sartzea maite dugula?”. Zer uste duzue zuek?

Duela urte batzuk, futbolera joaten zinenean, istiluak egoteko aukera astero-astero zegoen, batzuetan bilatzen zenuen gauza bat ere bazen. Etxetik kanpoko partidu ugari egon ziren gertatutakoak kontatuz bueltatzen zinenak, askotan xehetasunak handizkatuz. Gaur egun, oraindik ere ohikoa da horrelako batailak gogoratzea, batez ere garagardo batzuk hartu ondoren. Hori guztia ikaragarria zen sasoiak egon ziren. Beldurrez beteriko asteak ere egoten ziren honen ondorioz, baliteke hau munduko sentsazio txarrena izatea. Horregatik guztiagatik aldendu nintzen istilu batzuengandik, izan ere kamerek gertatutako guztia jaso zuten eta hurrengo astean, lasai asko afaltzen ari nintzela, atxilotu ninduten. Epaitegietatik behin baino gehiagotan pasatu nintzen baina zorionez kartzelan sartzea ekidin nuen isun handi bat ordainduz eta 250 orduz lan eginez gizarte zerbitzuetarako, hilobiak aitzurtzetik charity shop batean lan egiteraino. Lan momentu bakoitza gorrotatu nuen. Laburbiltzeko, poliziak gurea gehiegizkoa izan zela esan zigun, ez zutela inolako autodefentsarik ikusten eta aldendu behar izan genuela. Baina noski, oso erraza da esatea.

countylads

Hori izan zen heltzeko momentua niretzako, honaino heldu gara. Bikiak izanda beti da zailagoa oharkabekoa izatea. Horri, gaur egun daukagun marka gehitzen badiozu, aurpegi ezagunak garela esan daiteke, gauza itsusi jar daiteke oso erraz. Orokorrean jendeak egiten dugunagatik mirestea gogoko dugu, baina batzuetan kontrako zerbait bihurtu daiteke. Ez dut xehetasun gehiegirik eman nahi, baina biolentzia ere nazkagarria izan daiteke kasu batzuetan, ikusi izan ditudan gauza batzuk ere… jazoera itsusiak bizi izan ditut lagunak preso sartzean. Denboraldi honetan ere gure lagun batzuei santzioak eta kartzela zigorrak ezarri dizkiete. Biolentziak oso jarraitua izaten jarraitzen du legearen partetik, askotan zerbait dibertigarria izan daiteke bi parteek nahi duten zerbait denean, baina hortik ibiltzen den jendeak eta hiri-altzariak parte hartzen dutenean beste gauza bati buruz ari gara hitz egiten. Zerbait ulergarria da. Ez naiz espresuki futbolari buruz ari, baina biolentziak familia oso bat nola honda dezakeen ikusi izan dut, kolpe txar batek segundo batean dena alda dezake, hitzez hitz, bizi oso bat suntsitu dezake. Zein izan daiteke arrazoia? Gustuko ez duzun begirada bat? Istilu bat gelditzen saiatzeagatik? Zerbait ikasi badut, bizitza motzegia dela dela, eta behin bakarrik gaudela hemen.

countylads
  • Sarritan, nire hiriko lagun edo ezagunek zerbait galdetzen didate: nola bizi den partidu bat Britainiar futbol zelai batean gaur egun. Normalean futbolaren ideia erromantiko batekin datoz hau galdetzera, giro ezinhobea estadio barruan zein kanpoan, firmak istiluka eta abar. Nire ustez Estatuan futbola hilda dago- La Ligak zein poliziak erailketa hau gauzatu dute- hemen, Ingalaterran, uste dut gauzak ez direla oso ezberdinak, baina ez da azaltzeko erraza. Ea lagundu ahal didazuen. Nola uste duzue aldatu dela Britainiar eszena eta zergatik? Sasoi onak joan al dira berriz ez bueltatzeko?

Esango nuke orokorrean bat natorrela zurekin, izandakoa izatera bueltatzea ezinezkoa da. Bakoitzak partidu eguna nahi duen moduan bizi behar du eta aprobetxatu behar du, nire kasuan: goiz hasi eta berandu bukatu. Gorroto dut esatea baina, gehienetan, izatez, futbola dena, zatirik aspergarriena da eta askotan egun polit bai izan daitekeena suntsitzen dizu. Ziur nago beterano gehienek berdina pentsatzen dutela: 1980a garai onena izan zen. Zelai ingurutik askatasun osoz ibiltzen ziren gazteak, partiduetarako bereziki betetako trenak… guztiok entzun izan ditugu etxetik kanpoko bidaietan gertatutako istorioak, zelaietara ordaindu gabe sartu, Europako bidaietan arropa lapurtu… ziur nago hori guztia handizkatuta dagoela baina dudarik gabe gertatu izan zen.

  • Noiz piztu zitzaizuen Casual Pentsamenduarekiko interesa?

Nire lehenengo esperientzia etxetik kanpoko partidu batean izan zen, Stoken, 1997ko FA Cupa. Estadio zaharrean izan zen eta egon den edozeinek emango dit arrazoia leku erraza ez dela esaten dudanean, ausartentzako leku bat. 1992an Wembleyrako bidean kanporatu genituen eta garai horretan jendea zoratu egin zen, literalki kotxeak iraultzen pasa zuen denbora jendeak. Nire lagunetako asko, gogorrenetarikoak direnak, ospitalean amaitu zuten. Oraingo honetan, memoriak ez badit huts egiten, behe laino batekin jokatu genuen partidua, goiz sartu genuen lehengo gola eta norgehiagoka gehiena erasoka ibili ziren, baina ez zuten berdindu, guk sartuko genuen bigarren gola, amaierako txistua baino lehen. Ezusteko bat izan zen, izan ere, goiko mailan jokatzen zuten. Etxera bueltatzeko bidea ez zen erraza izan, ni mutil koskor bat baino ez nintzen eta ez nintzen taldeetako kide, egia esateko. Nahiz eta poliziarekin joan, erasotzera etorri ziren, aurretik zein atzetik, eta gauza benetan itsusia jartzen hasi zen. Azkar ibili izana gogoratzen dut, atzera eta alboetara begira, bat-batean ikusi ez nuen kale-argi batekin talka egin nuen! Guztien barregurak piztu nituen. Geltokira heldu ginenean, oraindik ere zirrara handia zegoen eta bertako poliziak trenak bertan behera gelditu zirela esan zigun. Sasoi hartan ikaslea nintzen oraindik eta soilik 2.50 libra inguru nituen poltsikoan guztiak taxietan sartzen ari ziren bitartean. Kezkatzen hasi ginen, Stoke-on-Trenten geratzen ziren azken gazteak baikinen. Zorionez, bi tipok haien taxiak sartzen utzi ninduten. Sekulako poztasuna sentitzea, gogoratzen dut autobian sartu ginenean, seguru geunden. Gogoratzen dudan guztia Fletwooden Everywhere da irratian, orain abestia jartzen dudan bakoitzean gau hori etortzen zait burura. Hurrengo denboraldian, bizitza osoko lagun bat kartzelan sartu zuten beste hamabi gazterekin batera, Buryn gertatutako istilu batzuengatik, hamazortzi urte baino ez zituen. Sasoi horretan epaiketa sonatua izan zen, izan ere CCTVak hartutako irudiak zerbaiterako balio izan zuen lehenetariko aldia izan zen. 90. hamarkadan ematen zuen mundu guztiak neurri bat handiagoa zen arropa erabiltzen zuela; ni, nola ez, ez nintzen salbuespena izan. 185 libra inguru ordaindu izana gogoratzen dut kremalleradun Stone Island jertsei batengatik, baliteke gaur egun ere handiegia izatea. Soilik birritan jarri nuen birrindu zidaten arte, lehenengo aldia Blackpoolen ikusitako partidu baten ondoren, Portsmoutheko lad batzuek, Tower Loungearen kanpoaldean. Beranduago Manchesterren, ospitalean amaitu genuen parranda gau batean.

countylads

Esaten nuen moduan, arropak garrantzia handia duen zerbait izaten jarraitzen du. Nire lehenengo soldata finkoa izatera heldu arte, baliteke jartzeko soilik bi outfit izatea. Hortik aurrera etortzen eta joaten den obsesio bat izan da. Gaur egun behar ditudanak baino arropa askoz gehiago dauzkat, askotan horiekin zerbait egiteko esaten didate, bilduma moduko bat edo, baina azken finean, ni gauzak batzen joaten naiz, inolako antolaketarik gabe. Txanoz betetako hiru kutxa inguru dauzkat, berokiez hobeto ez hitz egitea, hori beste gauza bat da. Askotan obsesio hau burutik at izatea amesten dut. Ni bezalako beste asko ezagutzen ditut, zoratuta daude arroparekin, beti nahi duten guztia eskuratzen. Azken finean hori bihurtzen da, obsesio batean, arropa bilatu eta aurkitzearen zirraran, horrela da.

countylads
  • Countyladsi buruz galdetzea gustatuko litzaidake. 2000ko hamarkadaren amaieran, mundu honekin interesa piztu zitzaidanean, Casual pentsamenduari buruzko gaztelerazko blog gutxi batzuk baino ez zeuden. Egia esan, urte batzuk pasa ziren ingelesez gauza batzuk irakurtzen hasi nintzen arte, sasoi horretarako aldatuta zegoen iada. Berandu heldu nintzen. Zeri buruz hitz egiten zenuten bertan?

“Casual Pentsamenduari buruzko festa” esaten genion, dena nigatik egina zen, eta baliteke gaur egun ikusita, nahiko narrasa. Grafikoak MS Paint bidez eginda zeuden, adibidez, baina denborarekin hobetzen joan nintzen. Atal ezberdinak genituen eta, egia esan, lehenengoak izan ginen Massimo Ostiri omenaldi bat egiten, sasoi horietan oso eskasa zen hau bezalako edukia, bi edo hiru argazki baino ez zeuden interneten.

Partiduen kronikak egiten hasi ginen, gure marka gogokoenei atalak eskaintzen genizkien; One True Saxon edo 6876 markei adibidez. Elkarrizketak ere igotzen genituen, baina irudiak ziren ezberdindu gintuena. Horregatik izan zen ezaguna guztientzat, ez bakarrik Stockportekoentzat. Egun batean internetetik desagertu zen, hooliganismoa sustatzeagatik izan zela pentsatu nuen, baina talde guztiek zeukaten bere webgune edo foroa garai hartan. Guztia hasieratik berriz egin behar izan nuen, eta bertsio hobeago bat lortzen amaitu nuen. Orain, soilik web artxiboetan aurki ditzaket pasarte horiek, baina jendeak miresten zuen eta zerbait kuttuna bezala gogoratzen du, gauza aparta dena dudarik gabe. Bazegoen diseinu bat non deetstalker txano batekin ateratzen nintzen eta Mille Miglia txaketa bat neraman soinean, lamina baterako erabili genuen CCren lehenengo garaian, gutxienez bost tatuaje ikusi ditut diseinu horrekin! Hori da nire legatua.

  • Bada denbora Mallorcaren tipo batek idatzi zuen artikulu bat irakurri nuela- Casual Pentsamenduari buruzko bere bizipenak kontatzen zituen- Countylads berarentzat erreferentzia bat zela kontatzen zuen. Bazenekiten norainoko influentzia zenuten? Zein oroitzapen dituzue urte horiei buruz?

Bai, behin Genovako partidu batean tipo bate ezagutu nuen, Luigi Ferrari estadio kanpoan, Phil Thorntonen liburua italiarrera itzuli zuen [ Nola ez, Dan, Casuals: Football, Fighting & Fashion: The story of a Terrace Cult liburuari buruz ari da]. Uste dut bertako komunikabide batentzako egiten zuela lan. Nigana hurbildu zen eta horri buruz hasi ginen hizketan, zoratzeko modukoa izan zen. Email ugari jasotzen genituen atzerritik, baita iruzkin onak ere. Ikaragarria da jendeak horrela gogoratzea.

countylads

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude