CASUAL CONNOISSEUR II. ATALA: ELKARRIZKETA

  • Zerk piztu zizuen motibazioa Casual Connoisseur marka sortzeko? Countyladsen jarraipen moduko bat izan zen?

Bai, suposatzen dut baietz. Orokorrean jendeak, gure diseinuak kamisetak egiteko erabili behar genituela esaten zigun, “Subbuteo Casuals” diseinua bezala, beraz guzti hau proiektu pertsonal bat bezala hasi zen.

  • Oker ez banago, guztia etxean hasi zen, bertan kamisetak serigrafiatzen, ez? Nola pasa zineten hortik beroki, neguko txanoak, alkandorak edo oinetakoak egitera? Interes handia daukat arropa hain konplexuen prozesu sortzaile horren atzean dagoen lan guztian- ideiak, patroiak, zeintzuk diren bakoitzaren funtzioak, etab. Zer kontatu ahal diguzue honi buruz?

Dena modu natural batean eraman genuen aurrera, azken urteetan Erresuma Batuko manufaktura-industria asko hobetu da, baina orduan dena oso txikia zen eta ahoz-ahokoa erabili behar genuen. Espero genezakeen bezala, jende gutxi egongo zen ezezagun batzuei lanbidearen sekretuak erakusteko prest. Oihal-zati eta jantzigintza on batekin jantziak egitea ematen duena baino askoz ere zailagoa eta garestiagoa da, zoratzekoa 20. Mendeko britainiar ehungintza boteretsuarekin konparatuz gero. Marka gehienek stocka eta makineria kanpoko enpresei saldu zizkieten. Suposatzen dut kontuak atera daitezkela jantzi kopuru handiak mugitzen dituen marka bat bazara. Hori nahiko urrun dago gure lan egiteko moduarengandik. Guk, ideia bat daukagu eta gero aurrera eramaten saiatzen gara, nahiz eta kamiseta bat izan, txano bat, galtzerdi pare bat edo beroki bat. Honelako gauzak sortzeko gai izateak sortzen digun ilusio horretan datza hau, eta jendeak gustuko badu eta erosten badu, ondo baino hobeto! Soilik pertsonaz osatutako talde bat izaten jarraitzen dugu eta ez dugu kanpoko finantza laguntzarik, oraindik marka txiki eta independentea gara, astez-aste egiten dugu lan, eta orokorrean horrela izatea gustatzen zaigu. Ez dugu mundua aldatuko eta ez gara aberatsak egingo, baina fakturak ordaindu ditzakegu, mundua apur bat ikusi eta asteburuetan trago batzuk hartu, dena ondo, beraz.

CasualCoren materiala.
  • Elkarrizketa onak gogoratzen ditut garagardo artean, zinema eta telebistari buruz. Mike Leigh bezalako jendea- zuen aholkuei ezker ezagutu nuen tipoa- Alan Clarke, Gary Oldman (badago gizon bat EBean dena egiten duena), Kubrick edo Jack Nicholson zuen markaren influentzia nagusia dira. Lan paregabeak sortu dituzue pelikula edo telesailetan oinarrituta urte hauetan zehar. Hau al da zuen one-upmanship gaur egun?

Izan daiteke, Jack Nicholson gure diseinuetarako inspirazio bezala erabili izan dugu urte hauetan zehar. Zinemara joatea oso gustuko dut, baina zail egon da azken urtean pandemia dela eta, noski. Pelikula zaharrak pantaila handian ikustea asko gozatzen dudan zerbait da, iluntasunean, arreta guztia jarriz eta orokorrean jende gutxiz inguratua egonik. Egia esan, niretzat pelikula bat gozatzeko modurik onena da. Nire filmik gogokoenak berriz ikusteko zortea izan dut azken urteetan zega, gehiegi pentsatu gabe burura etortzen zaizkidanak hauexek dira: Taxi Driver, The Goodfellas, Goodfellas, The Deerhunter, One Flew Over The Cuckoo’s Nest, The Passenger, Scarecrow, Kes, A Clockwork Orange, The Long Good Friday eta The Shining. Guzti hauek Cornerhousean ikusi ditut, gaur egun HOME deiturikoa, Manchesterren.

Baina zure galderara bueltatuz, britainiar zinema soziala da nire gogokoena, gogoratzen dut The Firmen zuzendariaren muntaia ikusi izana Londreseko Southbankean. Bertan, Nuts In May eta Rita Sue and Bob Tooren proiekzioak ikusi nituen. Aktoreak ezagutzeko aukera izan nuen une horretan, esperientzia polita izan zen dudarik gabe. Mikel Leighren film zaharrek txunditzen naute, Meantime gogokoenen artean dudan pelikula bat da, baita Nuts In May, nola ez, baina uste dut Alan Clarke gure zinemaren ahaztutako heroia dela. Gauzak bere aldekoak izan balira, ez dakit zer nolako ibilbidea izango zen tipo honena. Shane Meadows handia ere ezagutu izan dugu eta behin baino gehiagotan egon gara berarekin azken urteotan. Dead Man´s Shoesen proiekzio batean, Sheffielden, zuzeneko musikarekin, nire ondoan aurkitu nuen txiza egiten, eta gure alkandora bat zeraman jantzita. Stephen Grahamekin ere aurkitu izan gara birritan, tipo honek egin duen guztia zoratzekoa da. Thomas Turgoose komun batzuetan lo hartzen ikusi izan dut ere, baina ez dugu horri buruz gehiago hitz egingo karkar.

The shining, Kamiseta.
  • Badago harrotasunez gogoratzen duzuen zerbait CasualCorekin bizitako abenturen artean azken urte hauetan zehar?

Gure produktu guztiez gain, eta batez ere hobeto funtzionatu dutenez aparte, Overlook txano famatua izan daiteke harro egoteko zerbait. Tamalez ez genuen gehiegi aprobetxatu bere arrakasta, gauza batzuekin Tony Wilsonek bezala jokatu izanaren akatsa egin izan dugu, kopuru handiak ekoiztu izanagatik edo salmenta batzuk ez izateagatik, baina inork ez daki zer etorri daitekeen.  Beroki baten ekoizpenaren prozesua jarraitzea eta eraldaketa ikustea, bozeto bat denetik benetako jantzi bat bilakatzea zerbait ikusgarria da, sekulako sentsazioa. Weir txanoei dagokionez, hamargarren denboraldiarekin goaz orain eta modelo gehienak lehenengo edo bigarren minutuan agortzen dira, hau da gure arrakastaren istorio txikia.

Honekin batera, egiten ditugun elkarretaratzeak ere aipatu beharrekoak dira, 50 tipo ikusten dituzunean  kalean zehar ibiltzen hurrengo puba bilatu nahian, sentsazio oso zoroa da hori ere. Norbaitek esaten dizunean: harro egon behar zarete hau ikustean, zuek izan zarete sortu duzuenak. Kontuan izan beharreko zerbait da, suposatzen dut. Londresen, Estokolmon, Manchesterren, Bartzelonan, Berlinen edo Sizilian bidai paregabea izan da ziur. Honi esker lagun on ugari egin ditugu, jendea etortzen eta joaten da, baina oroitzapenak bertan geratuko dira beti. Zorionez, normaltasuna bueltatzean honelako gauzak egin ahal izango ditugu. Ez gara banda bat, edota klub sekretu bat… baizik eta festaren bidez ezagutu garen leku ezberdinetako lagun batzuk.

  • Garai gogorrak dira zuena bezalako negozio independenteentzat. Hala eta guztiz ere, produktuen irteerak erritmo on batekin jarraitzen du eta betiko arrakasta izaten jarraitzen duzue. Weirs txanoak minutuetan agortzen  dira. Baikorrak zarete hau kontuan hartuta? Brexitaren efektua ari zarete sufritzen?

Zorionez, soilik online moduko negozioa garenez, ez ditugu ondorio gehiegi izan, zortea izan dugu zentzu horretan. Jendeak erosten jarraitu du nahiz eta kalera gehiegi ezin diren irten. Royal Mailek 2020an sasoi handia izan duela irakurri berri dut, nabaritzen da jende askok etxean aspertuta egotearen ondorioz, gauzak erosi dituela denbora hiltzeko. Eskerrak ematen ditugu horregatik. Etorkizuna planifikatzeko eta zentratzeko denbora ugari izan dugu, zentzu horretan abantaila izan da, askoz ere produktiboak izan gara (aje gutxiago astean zehar). Badaukagu neguko berokiren bat ekoizpen fasean. Brexitak ondorio txarrak izan ditu Europara eta munduko beste guneetara bidalketak egiteko orduan, izan ere gestio gehiago egitea dakar, kostu handiagoak eta txarrena, bezeroek denbora gehiago itxaron behar dute eskariak jasotzeko.

Honetaz aparte, apur bat triste gaude udazken denboraldia galdu dugulako, baita negua ere konfinamendua dela eta. Urteko gure sasoirik hoberena da kalera irteteko eta dotore janzteko, beroki, bufanda eta txano ugari dauzkagu kutxetan, hautsa hartzen!

  • Zein sorpresa dituzue prestatuta eguzkia ikusten denerako, udaberri-uda denboraldirako hain zuzen ere?

Gauza dezente dauzkagu egia esan eta aste hauetan jantzi batzuk ere atera dira. Peter O´Tool diseinatzailearekin egindako elkarlanak dauzkagu, bere diseinuak zerbait ohikoa dira, honekin batera Bowieren Low albumari omenaldi berri bat egin diogu, Eastbound & Down telesailari, Ric Flair wrestlerari, Nuts In May, Robocopeko Clarence Boddickerri eta Made In Britain filmaren inguruko diseinu bat atera dugu, Alan Clarke zinemagilearen omenez; beti bezala nahasketa eklektikoa. Honekin batera Travis Bickleren kamiseta bat ere irtengo da , baita Paninaro kamiseta arrakastatsuaren bertsio berri bat.

“Lockdown” gaiari buruzko gauza batzuk dauzkagu, Lazytis diseinuarekin, frakak, jertseak eta txandala, kirol modukoak, erosotasuna bilatu dugu oraingo honetan. “Acid Ramblers” bildumatxo bat ere atera dugu, jertsea, kamiseta serigrafiatua eta boneta tekniko bat, birziklatutako plastikoen egina, honekin batera katilu bat Guinness eta Magnum edateko karkar. Hau da guretzat ibilaldi bat egitera irteteko modua, poltsikoak garagardoz beteta, inoiz ez ditugu gauzak seriotasunez hartzen. Mendi ibilaldiak oso ohikoak dira orain (esan daiteke azken urte zoro honetan egiten utzi diguten gauza bakarra dela), bereziki sare sozialetan, bere ibilaldietako kilometroak argitaratzen dituen jende pilo dago. Ulertu dezaket, helburuak ezartzea eta markak egitea, baina apur bat aspergarria iruditzen zait. Bakoitzak natura bere erritmora gozatu dezake, presarik gabe eta mundu osoari kontatu gabe. Baliteke hau, zahartzearen seinale izatea, baina gustuko dugu kanalean zehar paseo bat ematea eta arkitekturaz gozatzea, detaile txiki horietaz, etxeko historiaz, hegazti ezezagunak aurkitzeaz, normalean garrantzirik ematen ez diozun gauza horietaz gozatzea azken finean. Egia esan, landara joatea suspergarria da, izan ere aire freskoa biriketan sartzeak, ibaiaren soinuak entzuteak, burua argitzen laguntzen digu.

“Real Ale Ramblers” kamisetaren diseinua egin genuenean, markaren hastapenetan, jende askok gutaz barre egin zuen, baina azkenik, denborak bakoitza bere lekuan jartzen du, ikusten da gu pauso bat aurrerago gindoazela. Sasoi horretan gure taldearekiko ilusioa galdu genuen eta ez gindoazen futbolera, beraz larunbat arratsaldeak beste modu batean gozatzen saiatzen ginen, kanpoan gosaltzera joaten ginen eta Cheshiretik edo Yorkshiretik ibilaldi bat egiten genuen eta ondoren pub on baten bila irteten ginen. Azkenik, eguneko azken trena hartzen genuen, nahiz eta garagardo batzuen ondoren horrek arrisku handia izan. Hebden Bridgen pasa genuen eguna behin, baina bueltatzean galdu nintzen bidezidor bat erabili nahi izateagatik. Azkenean iluntasunean lokatz artean egin behar izan nuen aurrera. Macclefieldetik ere egunsentian bueltatu behar izan nintzen, golf zelaiak gurutzatu izan ditugu, lorategiak, autobiak… “acid rambling” deritzogu honi. Gauza barre batzuk botatzea da. Ingalaterrako iparraldean bizitzearen abantaila bat da, landa daukagu, mendiak hurbil dauzkagu, The Lakes, Peak District, Colne Valley, North Wales, Staffordshire, sekulako paisaiak ditugu.

Acid Ramblers bildumaren poduktu batzuk.

Azkenik badauzkagu polo dotore batzuk, Lacosten diseinu pirata bat da, bi krokodilo agertzen dira txortan egiten, produktu hau paregabea da. Partxe hauek 44 urte dituzte, Internetetik nabigatzen aurkitu nituen eta egilearekin hitz egiten amaitu nuen. “ T-Shirt dude” bezala ezagutzen zuten bere lagunek eta kajoi batean poltsa bat geratzen zitzaion, Missourikoa da eta negozioan egon zen lanean urteetan zehar. Erosi nizkion eta haietaz ahaztu nintzen pasa den udara arte, orduan beraiekin zerbait egitea erabaki genuen.

Beroki-arropa berria daukagu ere, duela gutxi egin genuen bisita fabrikara prestatutako bozeto ezberdinekin, beraz frogen zain gaude orain. Bi beroki ezberdin aterako ditugu. Horietako bat, Belstaff txamarra batean egongo da inspiratuta: Karakoram. Pare bat dauzkat eta egia esan ez dut horrelakorik ikusi, aurkitzeko zailak dira. Chris Bonington mendizaleak iragarri zuen, sasoi arteko txaketa bat da, cagoule modukoa baina lodiagoa. Bikaina dirudien oihal bat aurkitu genuen, hain zuzen ere Stockporteko irteeran dagoen fabrika batean. Beraiekin lanean jartzea ideia ezin hobeagoa iruditu zitzaigun eta kolore ezberdinak ateratzea da helburua, teila bezalako tonuetan, marroia eta zeru-urdina. Diseinu hau 70. Hamarkadakoa da baina oso ondo iraun du urteetan zehar. Ditudan koloreak berde argia eta marroia dira, benetakoak bezala mantendu nahi ditut, markaren partxea jarri nahi diot ere, baita kremailerak eta kordoiak. Txaketa honi “Longton” deituko diogu, izan ere bertan ekoitzi ziren Belstaffen beroki originalak, Stoke-On-Trentetik gertu.

Honekin batera “Deansgate” parka deituriko berokian egon gara lanean, zerbait modernoagoa izango dena, hirirako bikaina, modu honetan beste modeloaren osagarria izango da, izan ere, beste mendira eramateko modukoa da. Bi sarrera dituen poltsiko bat diseinatu dut, hiruki kontzeptua duena. Ezin dut berriro gurpila asmatu eta aditu bat izatetik urrun nago, baina berokiekin obsesio antzeko bat dut, beraz proiektu honen amaiera ikustea interesgarria izango da dudarik gabe. Burutsua den diseinu bat dugu, kaputxarekin, logotipo handirik gabe eta kremailera iragazgaitzekin (Aquaguard); aukeratutako materiala Halley Stevenson deituriko oihal ezkoztatua izango da, ea zer moduz doan. Gaur egun marka askok erabiltzen dute eta asko eramaten den zerbait da. Duela gutxi hainbat froga jaso genituen eta badaude ikusgarriak diren batzuk, aukera asko daude.

Hirugarren konfinamendua daramagu jada, pubak itxita daude… Ez dut gogoratzen pinta bat hartzeko geratu ginen azken aldia. Nola doaz buru horiek? Nola pasatzen duzue denbora? (Galderak idazterakoan egoera horretan geunden, orain pubak irekita daude, denbora askorako espero dut).

Egia esan, irtetea oso gustuko dugu, baina gehienbat harremanetan jartzea behar dugulako da, leku polit eta interesgarrietara joatea, hemendik gertu edo beste leku batzuetara joatea. Jendea ezagutzea eta une. on bat pasatzea, Pandemia ostalaritzarentzat oso krudela izan den zerbait da eta lokal askorengan ondorio txarrak izango ditu. Gure kasuan, azken konfinamendutik ez dugu gehiegi edan. Nahiago dugu pelikulak eta telebista ikusten pasa denbora kaka zahar hau amaitu arte. Hau eta gure guneetatik paseatzera joatea dira dauzkagun aukera bakarrak.  Pubetara joatea maite dugu, ez dugu oso gustuko etxean edatea, egia esaten badizut, zerbait positiboa da hori. Etxetik atera ez garenean askoz ere produktiboagoak izan gara, baina hala ere, asko botatzen dugu faltan. Berriro irteteko irrikitan nago.

CasualCo Jacket.
  • Ez dakit zuek, baina nik ezer egiteko ez daukadanez eta ia ezin naizenez mugitu, egunak etxean ematen ditut, Deporreko txandala soinean eta rebookak oinetan. Nahiz eta egoera kaskarra den eta bizitza sozialik ez dagoen, Zer da azken aldi honetan gehien janzten duzuena? Azken bolada honetan erosi al duzue arroparik?

Konfinamendu hauek, egia esan, janzteko modua aldatu digute. Gehienbat etxean zaudenez, erosotasuna da nagusi. Gauzak horrela, arropa erosten jarraitzen dut, egia esateko, janzteko aukerarik ere ez dudan arren. Ohitura! Biok erosi genuen duela gutxi Enginered Garments eta Kafkaren arteko kolaborazio anoraka. Beroki ikaragarria da, EGrekin topera egon ginen denboraldi batean (bion artean 70 bat beroki dauzkagu), gure gogokoenetarikoa den marka dugu hau. Jantzi hau EGren sasoia erakusten duen seinalea dela uste dut. Sassafras ere oso gogoko dut, kalitate handiko eta aurkitzeko zailak diren jantziak ekoizten dituzte, gainera, lorezaintzaren maitale bezala, egokiak dira niretzat. Adsum ere txundigarria da, Clarks, nola ez zapatentzat, Pegasus zapatila vintagea dena Nikeren modeloen artean, Internationalist eta Vortex, koloredun zapatila dotoreak, 30 urteetan diseinua aldatzeko beharrik izan ez dutenak. Gero, baita ere Gore-Tex arropa zaharrak, Berghaus, Mountain Equipamente eta 6876 bezalako klasikoak, denbora luzean zehar nire gogokoena izan dena. Cabourn, Stone Island Vintage eta CP Company izaten jarraitzen dut ere.

41 urte dauzkat ia-ia, eta nerabea nintzenean baino boneta gehiago dauzkat, aste batean 90. Hamarkadako estiloa eramatea gustatzen zait, hurrengoan 80ko estiloa, Paninaro, Best Company, Armany, Henri Lloyden gauzatxoak… nostalgiko bat naiz, eta erruduntzat jotzen dut nire burua duela 20 urte gustuko nituen gauzak erosteagatik.

Amaitzeko galdera azkar batzuk:

–              Musika diska bat:

Soul Mining de The The, o el Bummed de los Happy Mondays.

Highwaymen ere asko gustatzen zait, benetan.

–              Erresuma Batuko pub bat, kanpoko beste bat:

Osa zaila da bat aukeratzea, asko eta asko baitaude, batez ere hemen, iparraldean. Txarto gordetako sekretuak karkar.

Wenlock Arms (N1, Londres), Grogan’s Castle Lounge (Dublín) o Die Tagung (Friedrichshain, Berlín).

–              Garagardo bat:

Lupulu asko daukan edozein golden ale. Gaur egun garagardo eskaintza hoberena daukagu, garagardo konpainia asko oso ondo egiten ari dira, baina hala ere, gehien gustoko dudana ale soil bat da- garagardoan zehar ikusteko aukera ematen dizuna- Citra, Oracle edo atzekoak, %4a daukatenak. Ez naiz laktosadun garagardo ilun horien oso zale, baliteke latatik zuzenean edaten baldin baditut jasatea. Egia esan %10etik gorako garagardo horiek ez ditut ulertzen, lehen hori ez zegoen baimenduta, horietako batzuk hartu eta kontrola galtzea da aukera bakarra.

Badam Gunness, Guinness pinta bat, ondo jarrita. Ezinezkoa da bakarra hartzea.

–              Liburu bat:

A Kestrel for a Knave de Barry Hives, ikaragarria.

–              Leku bat:

Oraintxe bertan, edozein leku! Karkar, Londres iparraldeko gune asko maite ditugu, badakizun moduan, Manchesterren ere denbora asko pasatzen dugu. Stockport ere ez dago batere txarto, badakizu, gure etxea da.

  • Eskerrik asko zuen denboragatik eta zerbait gehiago aipatu nahi baduzue, askatasun osoa daukazue.

Eskerrik asko botatako galderengatik. Ematen du azkenik, normaltasuna berreskuratzen ari garela pixkanaka-pixkanaka, datorren astean trajea eta korbata eramango dut pubak berriro ireki dituztela ospatzeko. Laster ikusiko dugu elkar. (Azkenean esandakoa bete eta korbata jantzi nuen).

Agur dotore bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude