BOHEMIAN F.C., FUTBOL IRLANDARRAREN ETXEA

Dublinen lanean izan nintzen bitartean, hiriaren iparraldean kokatuta dagoen klub bat ezagutu nuen, Bohemian F.C. taldea hain zuzen ere. Irlandako hiriburuko talderik garrantzitsuena den hau, 1890. urtean jaio zen eta 1921. urtean irlandar ligaren sortzaile izan zen herrialdeak hainbeste borrokatutako independentzia lortu ondoren (oraindik iparraldea falta da).

8000 zale baino bildu ez ditzakeen zelai hau, irlandar selekzioaren egoitza izan zen urte askoan zehar, benetako futbola arnasten den gunea dugu dudarik gabe, ongi etorriak futbol irlandarraren etxera.

C:\Users\Usuario\Desktop\BLOG\ARGAZKIAK\old dalymount.jpg
Dalymount Park, Irlanda vs Italia, 1985.
C:\Users\Usuario\Desktop\BLOG\ARGAZKIAK\old dalymount ireland italy.jpg
Zale irlandarrak Dalymount Parken, 1985.

Banituen gogoak talde eta zale hauei buruz gehiago jakiteko eta libre nituen ostiral gutxietako batzuk bertara joaten pasa nituen, Dalymount Parkera. Lehenengo egunean ez nuen gunea ezagutzen, Internetetik sarrera erosi eta garagardo batzuk hartzeko leku egokiaren bila abiatu nintzen. 

Ezer baino lehen, zelaia ikusi nuen kanpotik. Horma-irudiek arreta piztu zidaten, klubaren zaleen islada ziren eta hauen bila alboko pubetara joan nintzen. Tabernak aurkitzean, Dublineko lagun batek esan zidana sinisten hasi nintzen, Shamrocken kontra ez ziren partiduak aspergarriak eta zalerik gabekoak zirela. 

C:\Users\Usuario\Desktop\BLOG\ARGAZKIAK\IMG_20190913_181529.jpg
Dalymount Parken horma.

Aipatzekoa da azken talde honekin daukaten lehia, askotan gorroto bilakatzen dena. Dublineko hegoaldeko talde honek badauzka zaleak ere eta ez dira arraroak istiluak harmailetan zein harmailetatik kanpo. Bi taldeetako firmei esker hooligan mugimendua bizirik dago Irlandan, beste taldeek ez baitaukate hain zale zaratatsurik. Bi talde hauek dauzkaten lehiak ikusteko Copa90ak badauka erreportaje interesgarria Youtuben, beherago utziko dizuet esteka. 

Nire istorioarekin jarraitzeko, lehenengo pubean sartu eta irlandar gizon zaharrak leporaino mozkor aurkitu nituen, baina zaleen arrastorik ez. Apur bat mozkor jarri eta etxera bueltatu ala ez pentsatu ondoren, zelairantz bueltatu nintzen. Bidean C.P. Company bat zeraman tipo batekin gurutzatu nintzen, baita casual estetika zeramaten beste gazte batzuekin. Ni bezala berandu zihoazen, izan ere, zaleak biltzen diren puba zelai barruan bertan zegoen azkenik. 

Partidua berotzeko Chieftain garagardoa.

Garagardoaren maitaleentzako leku aparta dugu txoko hau eta partiduan zehar ere irekita dago, horregatik ez da arraroa jendea edaten aurkitzea 25. minutuan. Mota guztietako pintak aurki ditzakezu prezio merkean gainera, noizko horrelako zerbait gure futbol zelaietan?

C:\Users\Usuario\Downloads\WhatsApp Image 2020-07-15 at 12.48.46.jpeg
Bohemianen puba.

Harmailetara igo eta sekulako giroa sentitu nuen. Adin guztietako jendea zegoen eta Stone Island partxedun jertseak edo Aquascutum bufandak ez ziren falta. Harmailak estilo britaniar klasikoa islatzen zuen, niri hainbeste gustatzen zaidan estiloa, ez zuen zer ikusirik gaur egungo futbolarekin. Animazioa ez zegoen antolatuta baina ala ere kantu ederrak entzun nituen. 

Lehenengo zatia amaitu baino lehen, nire alboan bakarrik zegoen tipo batek arreta piztu zidan. Lyle & Scott txubaskero bat zeraman jantzita eta belarritakoak zituen, euskalduna zela pentsatu nuen eta mozkor eta barrezka galdetu nion : “tu no eres irlandés ni de coña no”?. “No tio, soy de Palencia” erantzun zidan. Apur bat hitz egin ondoren, aste batzuk lehenago bere etxean antolatutako jai batean egon nintzela konturatu ginen, baina bera kanpoan omen zegoen.

Bohemian F.C. vs…

Pubean garagardo bat hartu eta partiduaren bigarren zatia elkarrekin ikusi genuen. Egia esan ez dut gogoratzen zein zen “bohsen” aurkaria, ez nola amaitu zen partidua.

BOHEMIAN F.C. VS SLIGO ROVERS F.C.

Hurrengo partiduari buruz bitxikeri batekin natorkizue. Dublinera etorri zen Gasteizko beste lagun bat ingelesa ikastera. Lanean nengoen bitartean, bera Dalymount Parkera joan zen. Duela urte batzuk Balaidosera joan ginen Celta-Alaves bat ikustera eta egun horretan “lo que el ojo no ve” telesailak erreportai motz bat egin zuen gure harmailan gertatu zen gauza bati buruz. Gaur egun Youtuben ikusgai ez dagoen bideo horretan tipo bitxi bat ageri zen, saltoka eta zoro bat bezala animatzen, benetako “barra brava” bat zen, inork ez zekien zer egiten zuen bertan, baina Euskal Selekzioaren kamiseta bat zeraman eta alaves-zaleok begi onez ikusi genuen. Bideoaren amaieran nire laguna irteten zen tipoari eskua ematen. Zein txikia den mundua, “barra brava” misteriotsu hori Dublinen bizi da eta nire lagunarekin topatu zen  harmailan, izan ere bohs zale amorratua da eta bere venezuelar bandera darama beti zelaira.

Pare bat aste pasa ondoren, denboraldiko azken partidua heldu zen, eta bisitan zeuden beste hiru lagunekin bildu ginen bertara joateko. 

Bohs harmailan.

Giroa paregabea zen, bengala ugari sartu ziren barrura eta ez bakarrik etxekoen harmailan. Oraingoan bai, emaitzaz gogoratzen naiz, Bohemianek buelta eman zion partiduari eta zaleek eztanda egin zuten, gainera Europan jolastu ahal izateko kanporaketetarako ateak ireki zitzaizkien emaitza horrekin. Guzti honek, argi eta garbi, ilusioa pizten du zaleengan, eta ez zen lehenengo aldia izango Legia Warsawako zale boteretsuak bezalakoak ikustea Dalymounten.

Bohemianen harmaileko giroa.

Dudarik gabe Bohemian F.C. taldeak Dublinen egondako denboraldian momentu onenetarikoak oparitu dizkit, baina egunen baten Bohs-Shamrock Rovers bat ikustea dut helburu oraindik, nola ez.

Copa 90ren erreportaia, Anarchy in Ireland.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude