AW21

Negu bete-betean sartu gara eta bagenituen sasoiko arropei errepaso bat emateko gogoak. Parken, txanoen edota bufanden sasoia heldu da. Zorionez, futbol zelaietan, kaleetan eta kontzertuetan gure outfit onenak erakusteko aukera daukagu, bazen garaia.

Zeinen gustoko dugun udazkena We Are Dotoren, gure lurraldean egiten duen eguraldi kaskarra aitzaki ezinhobeagoa da propi janzteko. Tabernetan hartzen ditugun garagardoek zapore berezia hartzen dute gure berokiak kendu eta pixkanaka-pixkanaka berotzen hasten garenean.

Artikulu honetan denboraldiko gauzarik bitxienak edota gustokoen ditugunak aurkeztuko dizkizuegu.

PRETTY GREEN X UMBRO

Liam Gallagherren markak 4. bilduma atera du Umbro mitikoarekin batera, eta oraingo honetan kolore bereziak izan dira protagonista, turkesa, oliba berdea edo laranja, besteak beste. Umbroren logoa erabili dute partxe bezala, eta behean Pretty Green agertzen da idatzita. Txanoa eta bufanda ere atera dute, dudarik gabe bilduma oso britainiarra eta futboleroa. Marketina gero eta gehiago ikusten ari garen rapero edo kaleko artistekin egin dute, eta haiek aurkeztu dituzte bildumako bideoak.

Pretty Green X Umbro parka.
Pretty Green X Umbro: Liverpool V West Ham | Pretty Green | Official Online  Store
Bufanda eta txanoa.
Pretty Green X Umbro Seam Sealed Overhead Jacket | Pretty Green in 2021 | Pretty  green, Jackets, Umbro

Bitxikeria bezala zerbait gehitu nahi dugu, Pretty Greenek zozketa bat egin zuen Manchesterreko dendan festa berezi batera sartu ahal izateko, baina irabazleek ez zekiten Liam Gallagher bera egongo zela bertan. Bideoa ikusgai daukazue.

Liam Gallagher Manchesterreko dendan.

CASUAL CONNOISSEUR

Negurako ezinhobeak diren Weir txanoak iritsi berri dira, atzerapena eraman izan omen dute, baina aurrerapen bat egin dute eta 4 txanoren gaiak aurkeztu zizkiguten aurretik. Horien arten, azpimarratzekoa dugu Bada Bing The Sopranos telesaileko club mitiko horri egindako omenaldia. Atera eta oso denbora gutxira amaitu ziren, ia ezinezkoak dira lortzen. Hilabete hotzenak bezalako freskotasuna!

Image of 'WOKE UP THIS MORNING' WEIR
Bada Bing Weir.

Urtero egiten dituzten egutegiei dagokienez, Eskoziako pubak bildu dituzte oraingo honetan, pub bat hilabete bakoitzeko; hemen daukazue gida ilustrazioekin eta bakoitzaren helbidearekin. Dudarik gabe originaltasunean nagusi dira bi anai hauek.

Image of 'PUBS OF SCOTLAND' 2022 CALENDAR
12 pubs of Scotland.

Gurekin egindako elkarrizketan aipatu zuten bezala, heltzekoak dira anorak berezi batzuk; instagrameko argazkiak ikusita, dotore baino dotoreagoak! Ea noizko dauden salmentan.

CP COMPANY CINQUANTA

Ezin genuen Chester Perry Company gure marka kuttunari buruz hitz egin gabe alde egin. Guztiok dakizuen moduan, aurten 50 urte bete ditu Massimo Ostiren lehenengo proiektuak. Ondo ospatzen ari dira gainera, sekulako kolaborazioak atera baitituzte.

Hasteko, liburua atera zuten markaren historia argazkietan kontatzeko asmoz.

Honekin batera, Sebagorekin ateratako bilduma azpimarratzekoa iruditzen zaigu, diseinu berritzaile eta dotoreak bildu dituena; izan ere, ez da erraza C.P. Companyk ateratako zapatak ikustea.

Sebago x C.P. Company | 25 Gramos
C.P Company X Sebago.

Barbourrekin ere kolaborazio berezi bat atera dute, marka britainiarraren kolore eta ehun klasikoenak bereganatu ditu eta goggleak sartu dizkiete.

Baina, zalantzarik gabe, kolaboraziorik bereziena eta gehien itxaron dena Adidas Spezialekin egindakoa izan da. Luke Shaw, Manchester Uniteden jokalaria izan da irudia eta ordu batzuetan amaitu da berokia; horrekin batera, lortzeko oso zailak izan diren zapatila batzuk ere atera dituzte.

The C.P. Company x adidas Spezial collaboration is a tale… - The Face
Luke Shaw.
Ideas from Basque Country.

Beste alde batetik Emporio Armanirekin atera dute azken kolaborazioa, erabilitako koloreak beltza, urdin iluna eta txuria besterik ez dira izan, gabardina eta parka dotoreak iruditu zaizkigu.

NEW BALANCE

Urtero bezala New Balancek gure modelo gogokoenak berrizten ditu, eta oraingo honetarako bi aukeratu ditugu zuei aurkezteko. 1500 eta 577 famatuak dira, hain zuzen ere. Sasoi honetarako kolore ezinhobeak nahastu dituzte oraingo honetan.

New Balance 1500.
New Balance 577.

FRED PERRY

Beti bezala, Fred Perry klasikoa ez da gehiegi irten bere patroietatik. Betiko alkondara eta poloak atera dituzte kolore ilunetan (inoiz huts egiten ez dutenak).

Horrekin batera badira kamiseta edo cardigan batzuk diseinu “arriskatuago” batekin.

Baina atentzioa gehien eman diguna panaren erabilera izan da. Material honetaz egindako jantzi eta konplementuek tonalitate bera daramate, karamelo iluna.

Fred Perry berokia.
Fred Perry txanoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude