Alex Rodriguez peleando

ALEX “THE SPARTAN” RODRÍGUEZ: ELKARRIZKETA

  • Nor da Alex Rodríguez?

Lehenik eta behin, Alex, bere familiarengatik dena ematen duen mutiko bat da, hori da berarentzat lehenengo gauza. Bere ideiak argi eta garbi dituen norbait, bere lagunen laguna eta beti leiala izango dena. Bere iraunkortasun eta dedikazioari ezker gaur egun berak gustoko duena egiten duen gazte bat da.

  • Nolakoa izan zen zure hasiera K1ean?

16 urte nituela hasi nintzen eskalatzen gaur egun entrenatzen dudan gimnasioan. 17 urterekin nire anaiak Muay Thai egiten zuenez, begiak ireki zizkidan eta jakingura piztu zitzaidan. K1 klase bat frogatu nuen eta azkar bizio bihurtu zen, urte baten ondoren guztiz zentratuta nengoela konturatu nintzen. Honekin batera beti izan nahiz fitnessaren maitale. Prestaketa honetaz baliatuz lehiaketetan parte hartzea proposatu nion nire buruari eta horrela ibili naiz gaur egun arte, modu progresibo batean hazten.

  • Gaur egun, tituluak irabazi izanaz eta borroka internazionalak egiteaz gain borrokalari profesionala zara. Zer nolako oroitzapenak dituzu pausu handi hori eman zenuenean?

Europako txapelketan hirugarren postua lortu nuen neo profesionala izanda eta bai amateurreko eta bai kategoria honetako beste emaitzak ikusita, nire lehenengo borroka profesionala proposatu zidaten. Hasieratik ikusi nuen nire burua prest, izan ere beti entrenatu izan dut honelako helburuak lortzeko kontzientziarekin. Hau baino lehen sakrifizio handiak egiten nituen honaino heltzeko, beraz fisikoki eta mentalki prestatuta negoen. Hala ere, nola ez, albiste honek urduritsu jarri ninduen satisfakzio pertsonal izugarri bat bihurtzearekin batera. Lortutako helburu bat bezala ikusi nuen eta berehala nahi izan nituen gehiago lortu.

  • “El Espartano” deitzen dizute, norbaitek bataiatu zintuen edo zuk erabaki zenuen izen hori?

Espartar gerlari baten tatuaje bat daukat nire azalean, hau guardia jarrita ageri da eta asko irudikatzen nauela uste dut eta hartan-horretan honela irten zen. Profesional mailako nire lehenengo lehiaketan, Bilbon, esperientzia handiko borrokalari baten aurka izan zena, speakerrak honela aurkeztu ninduen. “El Espartano” bezala lehenengo borroka nulutzat eman zuten, kategorian finkatutako aurkari gogor bat izan nuen aurrean eta zaila izan zen. Hala ere, argi neukan ezizen honekin ring batera bueltatu nahi nuela.

  • Argi dago AKA horrek asko esaten digula, batek ez du zure borroka edo entrenatzeko modua besterik ikusi behar zertaz eginda zauden jakiteko, baina nola jotzen du bere burua Alex Rodriguezek ring gainean?

Uste du fisikoki eta mentalki pertsona prestatua eta gogorra naizela. Borrokalari jasailetzat definitzen dut nire burua eta kolpeak ondo jasotzen badakit ere. Nire mentalitatea beti aurrera joatearena da eta amaiera arte borroka bakoitza guda bat bihurtzen dut.

Alex Rodriguez k1.
Gasteizko espartarra.
  • Eta eguneroko bizitzan?

Pertsona langile bat naiz eta egiten dudana maite dut. Irakasle bezala ere nire balioak irakasten saiatzen naiz ikasleen aurrean, diziplinatuak izatea eta iraunkortasuna izan dezatela gustoko dut. Horretarako ahal dudan guztia egiten dut.

  • Zure sare sozial bakarrean, Instagram dena, datorren edozein gauzarako prestatzen ikusten zaitugu, gogotsu gainera, badakigu ring batera igotzeko irrikitan zaudela, noizko egin ahalko duzula uste duzu?

Covid nazkagarri honekin ematen du gauza atzeratuko dela, hori dela eta ustekabean deitu ahal digutela kontuan hartzen dugu gure prestaketa antolatzeko orduan. Beraz bai, gogotsu entrenatzen jarraitzen dugu baina zoritxarrez ezin dugu lehiaketa bat aurreikusi. Laster izatea espero dugu, noski.

  • Kontaktu kirola den diziplina hain gogor batean igoerak eta jaitsierak egon daitezkela ulertzen dugu, momentu onak zein txarrak. Nola egiten duzu zuk lehen eguneko motibazioa izaten jarraitzeko?

Hala da bai, igoerak eta jaitsierak daude. K.O. batengatik nire lehenengo borroka galdu nuenean bajoi handi bat sentitu nuen, izan ere 10 lehiaketa jarraian irabazi ondoren gertatu zen eta gainera Europan emaitza onak izan nituen hirugarren postu horrekin bueltatu nintzenean. Hala ere, nire egunerokotasunean iraunkorra izateak eta gauzak argi edukitzeak motibatuta jarraitzea egiten dit, azken finean ez dago gauza hobeagorik egunero lehiaketa garrantzitsuetan parte hartzeko ilusioarekin jaikitzea baino.

  • Musikak motibatuta egoteko laguntzen zaituelaz ziur gaude, entrenamenduak hobeto egiten dira horrela, zer da zure kaskoetan entzunena edo sakoari ematen diozunean gimnasioan jartzen duzuna?

Non Servium, Boot Boys edo Brigade loco bezalako taldeak txunditzen naute. Doinuak gogorrak izan behar dira, nire entrenamenduak bezala. Pablo Haselen rapa bezalakoa dena ere asko entzuten dut, daukadan kontzientzia politikoarekin tinko jarraitzen arazten didana, niretzat gauza garrantzitsua baita ere. Hau dela eta, baladetaz, reggaetoiaz eta txunba-txunbaz paso egiten dut.

  • We Are Dotoren badakigu futbola ez dela zure kirolik gogokoena, sekulako ostikadak banatzen ikusi zaitugu jokatu izan duzunean. Hala ere, harmailetako munduarekin lotu zaituen zerbait dago, dotore jantzi eta bere jendearekin bidaiatzen duen horietarikoa izan zara ere. Zer izan zen mundu horretatik erakarri zintuena?

Jaja egia da bai, batzuetan hankak ihes egiten didatela eta patxanga bat borrokatzat har dezakedala, baina hori barruan daramadan izaera eta lehiakortasunagatik da, beraz, bai, hobe duzu zango-babesak jartzea. Anaiekin bidaiatu izan duen horietarikoa izan naiz ere eta kultura hori eraman izan dut barruan, hau zen mugiarazten ninduena. Ezin hobeki ulertzen dut bizitza estilo hau non adiskidetasuna, leialtasuna eta anaitasuna oso barruan eramaten diren eta hau oso zaila da aurkitzea gaur egun bizi garen gizarte honetan. Nire familia dira eta beti izango dira.

The New Age.
Alex Rodriguez The New Agerekin gau Gasteiztar batean.
  • Iraultza1921 pankartak eskaini izan dizkizu beste borrokalari Gasteiztarrentzat bezala, Iraidier Arenako zure azken borrokan ez zioten animatzeari uzten. Zer sentitzen da horrelako babesa izatean?

Esan dudan moduan nire familiatzat hartzen ditut eta ez dago antzeko sentzaziorik. Honelako babesa izatea ez da ohikoena borrokalari batentzat eta pribilegio bat da. Ematen du animatzen zaituzten bitartean eta zure izena batera esaten dutenean gogorrago jotzen dituzula kolpeak eta garaitezina sentitzen zara. Beti eskertuko dudan gauza bat izango da. Hemen dauzkazue ikusgai guda horren momenturik onenak.

  • Last Round Equipamentek babesten zaitu, Randa Offensive marka futbolzaleari promozioa egiten diozu ere. Gure kamiseta eramaten ikusten duzu zure burua?

Negu honetarako kamiseta aterako duzuela entzun dut jada, hobe duzue bat gordetzea niretzat badakidala edizio mugatua izango dela, bestela burua kenduko dizuet.

  • Zein jantzi edo markekin konbinatuko zenituzke?

Ezagutzen nauzue eta badakizue Fred Perry, Weekend Offender edo Lyle & Scott bezalako markak ditudala gustoko, nola ez, Stone Island zalea ere naiz eta Izquierda Casual markari erreferentzia egin nahi diot, gaur egun ez da existitzen eta hainbat jantzi ditut. Zuek ateratzen duzuenarekin bikain konbinatuko nuke. Hau zuek bezain dotore joateko. Kirol arropa edo makarradei dagokionez, Randa Offensivek agintzen du kabroiak!

Entrevistando a Alex Rodrguez.
Alexekin elkarrizketa egiten.
  • Gure blog umiletik zuretzako txoko bat usteaz oso pozik gaude. Asko eskertzen dizugu zure laguntza eta laster zu ring baten gainean ikustea espero dugu. Gu harmailetan izango baikara animatzen. Beti bezain motibatuta jarraitu ezazu. Orain nahi duzuna adierazteko askatasun osoa daukazu.

Eskerrak eman nahi dizkiot We Are Dotore familiari baita zorionak, badakidala hainbat sorpresa dituzuela prestatuta hurrengo hilabetetarako. Irakurleak agurtu nahi ditut ere, gozatzea espero dut eta ez izan dudarik, gudarako prest jarraituko dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude