AKERBELTZ 8 URTE

Esaera zaharrak dion moduan, “la cabra siempre tira pal monte”, eta nire kasuan hala da, baina ohikeriatik irten nahi dudanean itsasoarekin aurkitzeko asmoarekin, ez dago Donosti bezalako lekurik. Bazter ederrez betetako hiria, baita gastronomian eta nola ez garagardo kulturan. Asko dira tabernak, baina dudarik gabe nire txokorik gogokoena Aker da.

Akerbeltz eguzkiaren azken izpiekin.

Zortzi urte bete berri ditu tabernak. Nire lagun ona de Imanol Basterrak zortzi urte daramatza jada bere artisau garagardoarekiko grina transmititzen.

Donostiko alde zaharrean kokatuta dugu taberna, portua oinetan eta Urgulen mendi magala atzean duen bitartean. Izkin majiko batean kokatuta dagoen terraza horretatik Kontxako iluntze onenak ikus daitezke.

Barnealdean ere ez duzu ezer faltan botatzen. Musika ona eta garagardoa nahasten baduzu konbinazio perfektua lor dezakezu. Soul klasikoak, funk, rock&roll, britpop, punk… etengabe bozgoragailuetan. Hiriko pintxadarik onenak, bai biniloenak bai garagardoenak. Lau grifo dauzkate zuen egarria asetzeko, baita hogeita hamar botila eta lata erreferentzia, etxeko eta kanpoko onena hemen daukazue. Dudarik gabe, Akerbeltz xarma berezia duen lekua dugu, etortzea oso gogoko dut eta behin bertan, ez dut etxera bueltatu nahi.

Akerbeltzen barnealdea.

ZORIONAK LAGUNOK!

Akerbeltz 8 urte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude